Argitalpen honetan sei txosten eta adierazpen bat jasotzen dira Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteko (ALDEE) Profil Profesionalari buruzko lan-taldeak eginak 2005. urtean zehar.

Talde hau 2004ko bukaeran sortu zen, euskal ingurune sozioprofesionalean nabaritzen den adostasunik ezaren erantzun gisa (kategoria eta funtzio desberdinak, prestakuntza, soldatak, irudi soziala, barne irudia…).
Denbora honetan zehar hogei lagun baino gehiago igaro dira norbanako gisa eta parte-hartze maila desberdinekin.


Taldearen helburuak hemen zehazten dira:

- Taldearen artean lanbide eredu berritua egokitzea eta zabaltzea.
- Lanbidearen errekonozimendu eta balorazio sozial handiagoa lortzea.
- Lan-baldintzen eta lan-onarpenaren hobekuntza bilatzea.

Funtzionamenduko lehen etapa honetan Euskadiko artxibo, liburutegi eta dokumentazio-zentroetako sektorearen barne egoerari begiratu zaio.

Lan-taldeko batzorde desberdinek informazioaren eta dokumentazioaren lanbideari buruz egindako zenbait alderdiren lehen analisi eta diagnostikotik abiatuz, proposatutako balorazioen eztabaida eta bateratze-lana egin zen; eta azkenik adostutako hainbat dokumentutan jaso dira, orain argitaratuta ikus daitezkeenak.

Azaltzen diren dokumentu eta ideiek lantze eta sakontasun maila desberdinak dituzte. Batzuk landuagoak daude, beste batzuk aldiz, beraien izaera dela-eta, zehaztasun gehiago behar duten zirriborroak dira.

Horrekin lehen hurbiltze bat lortu nahi da —posibleetako batzuetatik— oinarrizko proposamen batetik abiatuta analisi eta diagnostiko berriak emateko, eta aldi berean beste adostasun zabalagoak ahalbidetu eta erraztuko dituztenak.

Horretarako, egindako txosten batzuetan hainbat lan ildo proposatzen dira, ekintza sortu eta sektorea dinamizatzea helburu dutenak, betiere profesionalen beharrezko konplizitatea eta inplikazioa bilatuz.

Azken finean, iritzi eta ahots diferenteak entzutea nahi da, ziur baikaude esateko gauza asko dutela
.

Aldeeko Profil Profesionalari buruzko Lan-Taldea
Eltziego (Araba), 2005eko azaroa