 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Atsegin handiz aurkezten dizuet Euskadiko eremu publiko nahiz pribatuko
artxibo, liburutegi eta dokumentazio-zentroetako profesional talde
heterogeneo batek, talde-proiektu gisa, garatu duen lanaren emaitza.
Denbora da Aldeen lan-taldeak abian jartzeko ideia haintzat hartzen
ari ginela, beste toki batzuetan ere (Andaluzia, Katalunia) emaitza
oso onak ematen ari dena. Hainbat faktore bat etortzeak lagundu du
oraingoan posible izatea. Azkenean, beren ideiak, ezagutza eta denbora
emateko prest dauden pertsonak dauzkagu, helburu komuna lortzen ahalegintzeko
bidean: gure lanbidea duin bihurtzea eta Euskadiko artxibo, liburutegi
eta dokumentazio-zentroen etengabeko hobetzearen eta profesionalizazioaren
alde lan egitea, alajaina!
Bestalde, talde honen lanak bide berriak irekitzea espero dugu. Egun
profil profesionalari buruzko lan-taldea denak, beste talde batzuei
bidea ireki diezaioke, hala nola, enpresetako informazio-zerbitzuetan,
tokiko artxiboetan, liburutegi publikoetan edota lan egin daitekeen
beste hainbat gaietan interesa dutenei.
Oraingoz proiektu eta jarduera ugari eta interesgarriak daude egiteko,
besteak beste: nor da nor informazioaren eta dokumentazioaren arloan
Euskadin; euskal enpresa dokumentalen direktorioa; profil profesionalari
buruzko jardunaldia; lan zientifikoak argitaratzeko eta zabaltzeko
bidea abian jartzea; profesionalen arteko topaketak bultzatzea eta
lan egiten dugun zentroetako ekimenak partekatzea; kategoria eta funtzioei
buruzko gutxieneko proposamenak egitea administrazio, sindikatu eta
enpresekin adosteko; kalitateko prestakuntza sustatzea…
Bukatu aurretik, ohartarazi nahi zaituztet gure eremuan bizitzen ari
garen une erabakigarriaren gainean, batetik, Liburutegien Legearekin,
eta, bestetik, Euskadiko Liburutegi Nazionalaren eta Euskadiko Artxibo
Nazionalaren proiektuekin.
Profesionalok ezin dugu garrantzi horretako proiektuetatik at gelditu.
Eta besteen aurrean aurkeztu baino lehenago, gutxieneko irizpide komunak
eztabaidatu, bateratu eta definitu behar ditugu. Zure lankidetza behar
dugu proiektu asoziatibo hau aurrera ateratzeko. Anima zaitez parte
hartzera!
Itziar
Murgia Arrese- Aldeeko Presidentea |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|