aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
aldee-ri buruz

estatutuak

ALDEE Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko elkarte profesional bat da, 1990ean sortua, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroen arloan diharduten edo interesa duten profesionalak elkartzeko helburuarekin. Gaur egun 2017. urtean onartutako estatutuekin arautzen da.

Elkartearen helburua bere kideen garapen profesionala sustatzea da, eta kontzientzia handiagoa hartzen laguntzea Euskal Autonomia Erkidegoan bere eremu profesionalaren perspektibei eta errealitateei buruz.

ALDEEk lan aktibo eta konprometitua egiten du lanbidearen interesak eta garapena hainbat instituzio eta erakundetan defendatzeko, eta halaber partaidetza aktiboa eta etengabea dauka estatu mailako elkarte profesionalen sareetan (CAA eta FESABID) zein nazioartekoetan (ICA eta IFLA).

ALDEEk bere jarrera erakusten du hala eskatzen duten eta bere interes eremukoak diren gertaera sozialetan.

Horrez gain, arlo hauetan bereziki arduratzen da:

• Artxibo, liburutegi eta dokumentazioko profesionalen Prestakuntza hobea sustatzea eta Azterketa eta Ikerketak egitea, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroen zerbitzuak hobetzeko helburu nagusiarekin.
• Eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasun profesionalak eta teknikoak definitzea.
• Lan baldintzak hobetzeko proiektuak lantzea.
• Instituzio eta erakunde publiko eta pribatuetan informazio, harreman eta ordezkaritzarako bideak ezartzea, estatu mailan zein nazioartean, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio eta Informazio Zentroen politikari dagokionez.
• Sektore profesional honek gizartean duen presentzia handitzea.
• Biltzar, Batzar, Konferentzia eta Erakusketak antolatzea eta parte hartzea.
• Argitalpenak, zirkular arautzaileak eta bestelako edozein informazio sortzea eta zabaltzea Elkarteko kideentzat interesgarriak diren gaiei buruz.


Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN