aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
bazkidetu

bazkidetu orain

ALDEEn bazkidetzeak aukera emango dizu:

• Zure interes profesionalak defendatzeko, ALDEEren jardueraren bitartez, erakunde eta instituzio erabakitzaileen aurrean.
• ALDEEk edo berari lotutako beste elkarte batzuek antolatutako solasaldi, jardunaldi eta abarretan edo Elkarteak presentzia izan behar duela erabakitzen den jardueretan parte hartzeko.
• Artxiboak, liburutegiak eta dokumentazio zentroak bisitatu eta ezagutzeko, eta horrek beste profesional batzuekin harremanetan jartzea ahalbidetzen du, esperientziak trukatzea eta lan egiteko eta lankidetzarako esparruak eta bideak ezartzea.
• Profesionalki gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruzko informazio eguneratua izateko, batez ere ALDEEren jardueren inguruan eta EAEko esparru geografikoan.
• ALDEEren bloga erabili eta parte hartzeko; bertara zure hausnarketak eta iruzkinak helarazi ahal izango dituzu, gogoeta eta lankidetzarako espazio birtual moduan, beste profesional batzuekin esperientziak eta kezkak trukatzeko.
• ALDEEk edo berarekin harremanetan dauden beste elkarte edo elkargo profesionalek, erakundeek edo instituzioek martxan jarritako Lantalde berezietan parte hartzeko, estatuan zein nazioartean, eta gure lanbidea garatzeko interesgarriak izan daitezkeen gaien gaineko prestakuntza proposatzeko.
•Elkarteak eta elkarrekin lan egiten dugun beste Elkarte Profesionalek antolatutako ikastaroetan eta jardueretan garrantzizko deskontuak probestu. 
• Lan poltsa batean sartuta egoteko; horretara bazkideek baino ez dute sarbidea, eta zure curriculum vitae igo dezakezu edo Elkartearen interesei lotutako lanpostuetarako hautagai posibleen bila dabiltzan enpresen lan eskaintzetan sartu.

Bazkide izan daitezke:

• Idatziz eskatzen duten pertsona guztiak, bai posta elektronikoaren bidez bai posta arruntaren bidez, betiere indarrean dauden Elkartearen Estatutuetako 29. artikulua betetzen badute –Baldintzak–.
• Bibliotekonomiari eta Dokumentazioari profesionalki lotuta dauden edo interesa duten enpresak edo instituzioak, publikoak zein pribatuak, edo langile taldean arloko profesionalak dituztenak edo behar dituztenak.  Alta emateko web formularioa bete edo sartzeko eskaria bidali Elkartera, formularioan dauden datuekin, aldee@aldee.org helbide elektronikora, edo posta arruntez bidali helbide honetara: Loyola, 14-3.-8.blg (20005) Donostia (Gipuzkoa). Sartze eskaria bidali baino lehen eta langabezian bazaude, ez ahaztu curriculum vitae eta lan egoeraren ziurtagiria eranstea.


Urteko kuota da:

Banakakoa, lanean        69,00 €  
Banakakoa erretiratua   34,50 €
Erakunde kidea:          200,00 €

langabetu eta ikasleek EZ dute kuotarik ordainduko
Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN