■ Asun Balzola - Dohaintza
Donostia Kulturako Haur Liburutegi Nagusiko Haur Liburuaren
Dokumentazioguneak jaso du Asun Balzola ilustratzailearen liburutegiaren
dohaintza. Dohaintza hau ilustrazio originalek osatzen dute, 1.200
inguru (probak, aurrebozetoak eta maketak), eta badaude ere hamar
diapositiba-kaxa, sei karpeta dokumentu profesional eta pertsonalekin,
bere eta beste hainbat egileren liburuak eta zenbait bideo, katalogo eta
aldizkari.
Dohaintza, oro har, ez da nahastuko Donostiako Udal Liburutegiko
beste bibliografia-funtsarekin: unitate bat osatuko du eta horrela
gordeko da. Dokumentazioguneak katalogatu eta sailkatuko du dohaintza eta
Donostiako Liburutegien Sareko katalogoan bistaratu ahal izango da:
http://www.donostiakultura.com/euskara/bibliotecas.php.
Halaber, zenbait jarduera antolatuko du aldizka Donostiako Haur
Liburutegi Nagusiak Balzolaren lan hauek ezagutzera emateko.