aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
bloga

sartu blogean

2.0 tresnei esker, aukera daukagu informazioa eta ezagutza modu arin eta errazean argitaratzeko eta, horregatik, informazioaren profesionalak garen heinean, elkar aberasteko bitartekoetan parte hartzea proposatzen dizuegu, lankidetza, eztabaida eta ideiak trukatzeko aukera baliatuz.

Horregatik guztiagatik, 2.0 web delakoa buru-belarri hedatzen ari delarik, eta web kultura berriaren helburuetako bat webaren izaera soziala eta informazioaren egiletza partekatzea izanik, blog honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, asmo honekin:

• Elkartea bazkideei hurbiltzea.
• Parte hartzeko eta informazioa trukatzeko foro bat sustatzea.
• ALDEE osatzen dugun bakoitzaren kezkak eta beharrak ezagutzea.
• Web sozialaren helburu nagusietako bat betetzea, hau da, profesionalen arteko gure komunikazio sare sozial propioa sortzea.

Gure ingurune elebiduna kontuan hartuta, norberak samurren adierazteko hizkuntza erabili ahal izango du, Euskara zein Gaztelania.

Blog hau ALDEE osatzen dugun guztiontzako eta parte hartzeko interesa duten informazioaren profesional guztientzako elkargunea izango delako esperantzarekin.
Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN