aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
FAQs
Zer abantaila du ALDEEko bazkidea izateak?
Bazkide egiten bazara artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroei lotutako jarduerei buruzko informazioa jaso ahal izango duzu. Gure ikastaroetan eta lankidetza dugun beste elkarte batzuenetan tarifa murriztuez baliatu eta lan poltsan parte hartu ahal izango duzu.

Nola parte har dezaket ALDEEko jardueretan?
Gai interesgarrietarako lantaldeak sortzea proposa dezakezu, zure iradokizunak eta ekarpenak bidal ditzakezu webgunearen bidez, telefonoz zein posta elektronikoz. Ikastaroetan matrikula zaitezke eta mintegi eta bisita profesionaletara joan.

Lan poltsan izena emateko langabezian egon behar dut derrigor?
Bazkide egiten bazara, langabezian bazaude lan poltsan sar zaitezke, baina baita lana aldatu nahi baduzu ere. Izena ematen baduzu lan eskaintzak iritsiko zaizkizu. ALDEEk inola ere ez dizkio bere kideen datu pertsonalak emango ezein enpresa edo erakunderi.

Aspaldi bazkidetu nintzen eta nire curriculum vitae eguneratu eta datuak aldatu nahi ditut, nola egin dezaket?
Zure datuak idazkaritzara helaraz ditzakezu edo zerorrek eguneratu, webgunean horretarako dagoen atalean.

Ikastaroak homologatuta daude edo aitortza ofizialik badute?
ALDEEk ikastaroan parte hartu izanaren ziurtagiria ematen du, zeinean titulua, eman duen pertsona eta iraupena zehazten diren.

Ikastaroak edo ekintzak proposa ditzaket?
Bazkide guztiek ekintzak proposatu eta iradokizunak egin ditzakete, ikastaroak baloratzeko inkesten bidez, edo telefonoz deituta, mail bat bidaliz zein blogean eta webean aktiboki parte hartuz.

Webeko formularioa ez dabil matrikula egiteko, zer egin dezaket?
Inprimatu ateratzen zaizun errore mezua, eta diru sarrera ikastaroaren informazio agirian adierazten den kontuan egin dezakezu. Errore mezua eta ordainagiria posta elektronikoz helaraz diezazkigukezu.

Bazkidetutako profesionalekin harremanetan jarri nahi dut; horien datuak ematerik baduzue?
Ez. ALDEEk ez du bazkidetutako pertsonen daturik ematen, ez bada datu publikoak direla, edo ikastaro batean parte hartzen ari direla eta ikastaro horretan bertan baimena eman dutela eta soilik parte hartzaileen artean.

Artxibistika, Bibliotekonomia edo Dokumentazioko titulaziorik eduki behar da Elkarteko kidea izateko?
Ez. Bazkide izateko lan kontratu baten bidez froga dezakezu lanbidean diharduzula.

zure zalantzak eta iradokizunak bidal iezazkiguzu
Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN