Web Mapa
Irakasleak: Manu Marañón.Irrati eta telebistako komunikatzaileen trebakuntzako masterra. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskal Telebista (EHU/EITB)
Ospakizun-tokia: Donostia San Sebastian:
ALDEEko egoitzan
Buen Pastor plaza, 15 - 1. ezk
Kostua bazkideentzat: 105.- € - Bazkide langabeak /Socios en paro 75.-€
Kostua bazkide langabeentzat:
Kostua ez bazkideentzat: 165 €
Helburuak:
• Eraginkortasunez komunikatzea eta aurkeztea. Gure gaitasunak optimizatzea
• Modu konstruktiboan eta positiboan egitea, harreman onak sustatzeko.
• Jendaurrean hitz egiteko segurtasuna eskuratzea.
• Ideiak ordenatzea eta baliabideak aukeratzea, horien arabera irakasteko, informatzeko, konbentzitzeko, eztabaidatzeko, inprobisatzeko. Eskemak eratzea.
• Laneko bileretan, ekimen eta proiektuen aurkezpenetan, hitzaldietan, eta abarrean interbentzioak hobetzea.
Egitaraua:
1. Ikasi egiten den trebezia. Zein da ikasteko prozesua? Egiten jakitearen urratsa.
2. Nerbioak eta beldur eszenikoa. Ohikoa al da horiek sentitzea? Ezertarako balio al dute? Nola kontrolatzen dira?
3. Feedback positiboa. Autoestimua. Sinesmenen aldaketa.
4. Prestakuntzaren sekretu handia. Egokitzapena: gaia, helburua, entzuleak.
5. Koherentzia eta kohesioa: Eskemak eratzea. Nola inprobisatzen da?
6. Gorputz-mintzaira eta ahotsa: “Nola”ren garrantzia. Abiadura, etenaldiak, arnasa. Keinuak, eskuak eta begirada. Ahotsa zaindu eta hobetu.
7. Mintzaldi limurtzailea. Errazionala gehi emozionala. Bizitasuna. Arazoak ala konponbideak, aukerak, abantailak eta onurak? Metodologia Norberaren lanbidearekin lotutako praktikak. Bideoan grabatu. Feedbacka. Eduki teoriko indargarriak eta lagungarriak erabili.
METODOLOGIA
Norberaren lanbidearekin lotutako praktikak. Bideoan grabatu. Feedbacka. Edukii teoriko indargarriak eta lagungarriak erabili.
Elkarteak ikastaroaren ziurtagiria emango du