aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
Ikastaroak eta jarduerak
zerrendara itzuli
■ Kudeaketa dokumentala eta informaziorako sarbidea gardentasunaren markoan

Irakasleak:
Joan Soler Jiménez
(@Diplomaticat)
Terrassa-ko Artxibo Historikoko Zuzendaria, ESAGED-eko diplomatika garaikideko irakaslea eta UB-koa. ACCko lehendakaria -Asociación de Archiveros-Gestores de Documentos de Cataluña-

Tokia: Bilbao: EAH-AHE · Marķa Diaz de Haro, 3
Egutegia: 2016ko urriak 21

Ordutegia: 10:00 - 15:00

Kokapena


Hizkuntza: Gaztelania

Kostua bazkideentzat: 50
Kostua ez bazkideentzat: 75
Kostua langabeentzat: 25

Helburuak:
Gardentasunaren markoaren hedapenaren baitan eta estatuko legeria berriak baimentzen duen informazio publikorako sarbidearen testuinguruan, kudeaketa dokumentalak protagonismo berria hartzen du erakundeen datu, informazio zein dokumentuen berrantolaketan. 

Kudeaketa dokumentaleko sistema onak benetako dokumentu kalitatezkoekin hornitu ahal ditu gardentasun atariak eta konfiantzako informazio iturri bilakatu.

Taller honen helburua gaitze teknikoaren balioa azpimarratzea da. 

Honela, itxurazko gardentasuna ekidin eta informazio publikorako sarbide eraginkorra sustatu nahi dira.

Soluzio praktiko eta tresna zehatzak eskaini nahi dira informazioaren trazabilitatea oinarria duen gardentasun sakona lortzeko.

Metodologia:

Tallerrak hiru atal izango ditu.

Lehenegoan, teorikoa, kudeaketa dokumentala eta gardentasuna lotzen dituen egungo legeria errepasatuko da. Maizen erabiltzen den hiztegia eta haren korrespondentzia teoria artxibistikoarekin landuko dira ere.

Bigarren zatian Ikusiko dugu gardentasun atari bateko informazioa sailkapen dokumentaleko koadro batera nola ekarri.

Hirugarren atalean aztertuko dira gardentasun politiketara konektatutako kudeaketa dokumentaleko siatemen ezarpenaren adibideak.

Egitaraua:
1· Indarrean dagoen legeriaren berrikustea gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta kudeaketa dokumentalari buruzkoa.

Kontzeptu teorikoen ebaluazioa: datuak, informazioa, dokumentua eta kudeaketa.

2· Gardentasun aktibo eta pasiboaren eragina organizazioetan.

Organizazioen front-officek behar duen informazio guztiaren bistaratzea.

2· Kudeaketa tresnak organizazioen back-officean, datuen, informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketarako.

Gardentasun atari bateko informazioaren mappinga sailkapen dokumentaleko koadro batera.

4· Efektu sozialak eta gardentasunari lotutako kudeaketa dokumentalaren potentziala ustelkeriaren kontrako borrokaren eremuan, organizazioen hobekuntzan, herritarren parte-hartzearen sustapenean eta, informazio publikorako sarbide eraginkorrean.

Porrotak eta arrakasta kasuak.

Oharra


Tallerraren amaieran bazkaria izango da.

Ez da sartzen matrikularen prezioan.

Gelditzekoa bazara eman izena.


Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN