aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
Ikastaroak eta jarduerak
zerrendara itzuli
■ Zergatik liburutegi bat gazteentzat?

Irakasleak:
 Mª Cruz Acín Navarro

Bokaziozko liburuzaina, bere lanarekin maiteminduta dago.
Zaragozako CUBIT gazteentzako liburutegiko zuzendaria da.
Gure gazteek kulturako espazio publikoak inbaditu ditzaten pasioa mugitzen du, biharko egunerako ezagutza kritiko gehiago bereganatzeko modu gisa uler ditzaten, egunen batean miretsiko ditugun helduak izatera irits daitezen.

Tokia: Donostia-San Sebastián: Tabakalera - Sala K Andre zigarrogileak plaza, 1
Egutegia: 2018ko azaroak 9 (ostirala) eta  azaroak 10 (larunbata)

Ordutegia:  • Ostirala 9 16:00 - 19:30  •Larunbata 10 10:00 - 14:00 eta 15:30 - 18:30
Hizkuntza: Gaztelania

Kostua bazkideentzat: 100
Kostua ez bazkideentzat: 150
Kostua langabeentzat: 50
Langabezi egoera egiaztatzen duten bazkideak soilik
Sólo socias/os que acrediten estar en desempleo

Helburuak:
Egiaztatzea posible dela liburutegietan gazteak egotea.

Partekatzea liburutegi publiko batean gazteekin egin ditugunak beste profesionalek ere egokitu eta beren liburutegietan erabiltzeko aukera izan ditzaten.

Egitaraua:
Arlo publikoan gazteekin lan egiten dutenei zuzenduta dago ikastaroa; bai Liburutegi publikoetako profesionalak, eskola Liburutegietako profesionalak, teknikari soziokulturalak zein animatzaileak.

Erabilgarria izan daiteke, halaber, gazteekin lan egiten duten artxibozain eta dokumentalistentzat.

Edukiak:


• Gazteen aukerak eta bizikidetza gure irakurketa-guneetan.

• Edozein jarduera posible da, ala ez? CUBITen funtzionatu duten jarduerak, zeintzuk ez eta zeintzuetan ez sartzea hobe.

• Kultur animazioa eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak gazteekin: proiektu erreplikagarriak, imitagarriak, kopiagarriak, hobetzeko modukoak …

• Batzuetan kontuan hartzen ez ditugun eta gure inguruan garrantzitsuak diren beste baliabide batzuk.

• Gazteak eta liburutegiak: beste ikuspuntu batzuk.



Ziurtagiriak

ALDEEk ikastaroan parte hartu izanaren ziurtagiria ematen du, zeinean titulua, irakaslea eta iraupena zehazten diren.

Ziurtagiria eskuratzeko % 80 baino parte hartze handiagoa beharko da.



Elkarlanean:




Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN