aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa
Aldee Index
Ikastaroak eta jarduerak
bilatu
Guztira 3 erregistro
2013-06-14 Artxibategietako informazioaren hedapena Jardunaldia
Aurten Sabino Arana Fundazioaren sorreraren eta, ondorioz, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren jatorriaren 25. urteurrena ospatzen ari dela eta, ALDEEk eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 14rako, agiritegietako gaur egungo zabalkundeari buruz. Ekitaldi hori egun horietan bertan, datorren ekainaren 9an, Agiritegien Nazioarteko Eguna ospatzeko egingo diren beste ekintza ugariri gehitu nahi zaio.

Ciudades: Bilbo.
2013-05-31 ICA-Atom: Artxiboentzako Software askea ˇBETE EGIN DA!
Kurtso honen lehentasunezko helburua ikasleak ICA-Atom softwarean gaitzea da, hau da, 1.3. bertsioa instalatzeko eta erabilera egokirako behar diren ezagutzak harenganatzea. Kurtsoa bukatzen denean ikaslea gai izan behar da softwarea haren lantokian instalatzen, egokitzen eta martxan ipintzen.
METODOLOGIA
Gutxienezko teoriaz gain kurtsoa erabat praktikoa izango da eta ordenagailuan garatuko da (bana ikasleko) alegiazko plataforma baten gainean non ikasleak haren artxiboan lan egingo balu bezala arituko den.

Ciudades: Donostia-San Sebastián.
2013-04-22 Eraiki webgune profesional bat eta kudeatu eduki digitalak wordpressekin
Kurtsoaren helburu orokorra da parte hartzailea CMS WordPress plataformaren bitartez web orri bat eraikitzeko eta eduki digitalak autokudeatzeko gaitasuna lortzea.
Horrela berrikuntza bultzatzen da. Ikasleak beste tresna bat eduki dezake bere talentua eta ezagutzak planifikatzeko eta, oro har, bere burua jendearen aurrean ikusgarri egiteko.
Helburu bereziak:
• Ariketa praktiko baten bidez ulertzea zer den eta nola erabiltzen den CMS WordPress plataforma
• Web orriak sortzea, programazioaren gaineko ezagutzarik izan gabe
• Eduki digitalak argitaratzea: testua, grafikoak, argazkiak, audioa, bideoa, estekak, etab., testuen tratamendurako tresna bat erabiltzen ariko bagina moduan.
• Funtzionaltasun gehiago ezartzeko osagarriak instalatzea klik bakarra eginez.
• Diseinua aldatzea edukiak aldatu gabe
• Norbere web proiektua sortzea formazioko 3 moduluetan eskuratutako ezagutzetan oinarrituta.


Ciudades: On line.
Aldee
Buen Pastor plaza, 15 1º ESK
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN