aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
Informazio orokorra
ALDEEko Lan Poltsak bazkideen eta dokumentazioaren kudeaketari lotutako zerbitzu profesionalak eskatzen dituzten enpresen arteko informazio lotura izan nahi du.

Bazkideek baino ez dute Lan Poltsarako eta enpresek lan eskaintzei buruz emandako informaziorako sarbiderik.

Bazkideek web formularioa bete dezakete eta pdf bat igo beraien curriculum vitaerekin, aurkezpen gutunarekin, etab. Lan Poltsara igotzen duten informazio guztia profesionalak eskatzen dituzten enpresek baino ezingo dute ikusi.

Enpresa laguntzaileek enplegu eskaerak zuzenean eskain ditzakete web formularioaren bidez eta Lan Poltsan izena emandako bazkideekiko harremanak kudeatu. ALDEEko Lan Poltsan izena emandako bazkide guztiek lan eskaintza guztiak ikus ditzakete.

ALDEEk ez du bere gain hartuko eskaintzetan interesa duten bazkideek eta enpresa eskatzaileen arteko harremanen gaineko erantzukizunik, ezta kontratu harremanen edo bestelakoen gainekorik.

Bazkide izan behar duzu atal honetan sartzeko.

Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN