Zuzenean edukira joan

Agenda

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

2024 Apirila 13 2024 Apirila 13 Batzarrak

Apirilaren 13an egingo dugu aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Musikenen izango da, Donostian, 10:30ean lehen deialdian eta 11:30ean bigarrenean. Batzarra amaitzean Musikeneko mediateka bisitatzeko aukera izango dugu eta ondoren bazkari eder baten bueltan jarrituko dugu. Musikene eraikinetik gertu dagoen Lukas Jatetxean izango da. Bazkarian geratzekoa bazara, eman izena apirilaren 11 baino lehen aldee@aldee.eus helbidera idatziz edo 605715007 telefonora deituz.

Gehiago irakurri: Ohiko Batzar Orokorra

Zer diren eta nola aplikatu VARCa irizpideak

Zer diren eta nola aplikatu VARCa irizpideak

2024 Martxoa 21 2024 Martxoa 21 Ikastaroak

Dokumentuen lehen mailako balioa argi eta garbi zehazteak eragin handia du epe laburrean erakundearentzat, hortik eratortzen baita dokumentuak erabiltzea gobernuaren eta herritarren arteko elkarrekintzan betebeharrak eta eskubideak legitimatzeko. Ikastaro honetan, lehen mailako balioa eta haren osagaiak behar bezala identifikatzen ikasiko dugu, dokumentazioaren atxikipen-aldia erraz kalkulatzen eta atxikipen-balioak eta -epeak modu koherente, sistematiko eta arinean aplikatzen.

Gehiago irakurri: Zer diren eta nola aplikatu VARCa irizpideak

Oinarrizko katalogazioa eta MARC21 formatuaren hastapenak

Oinarrizko katalogazioa eta MARC21 formatuaren hastapenak

2024 Martxoa 13 2024 Martxoa 15 Ikastaroak

kastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi bateko eguneroko lanean aplika ditzaketen jarraibide katalografiko batzuk ematea da. ALDEEk ia urtero antolatzen du hastapen ikastaro hau, ondoren MARC21 formatuko katalogazioan sakontzeko aukera emanez eta modu horretan lanerako oinarrizko ezagutza eskuratzeko aukera eskainiz.

Gehiago irakurri: Oinarrizko katalogazioa eta MARC21 formatuaren hastapenak

Records in Context: deskribapen artxibistikoaren nazioarteko arau berria

Records in Context: deskribapen artxibistikoaren nazioarteko arau berria

2023 Urria 2 2023 Urria 3 Ikastaroak

Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak (ICA) Records in Contexts (RiC) deskribapen artxibistikoaren arau berria garatu du, azken bertsioa 2021eko uztailean argitaratuz. Berrikuntza honekin lanean hasi ahal izateko, ikastaro honetan eredu kontzeptualak eta ontologiak zer diren ikasiko dugu, eta arau berrian nola erabiltzen diren azalduko dugu.

Gehiago irakurri: Records in Context: deskribapen artxibistikoaren nazioarteko arau berria

MARC21 formatuan katalogatzea

MARC21 formatuan katalogatzea

2023 Iraila 11 2023 Iraila 13 Ikastaroak

Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko liburutegietan ematen diren pertsonal-aldaketek eraginda, etengabe jende berria sartzen ari da Liburutegi Sarean eta gure liburutegietan langileen artean desberdintasun handiak daude formazio-mailan. Egoera hori gainditzen hasteko asmoarekin, aurten ere, Sarean MARC21 formatuan katalogatzeko oinarrizko ikastaroa eskaintzea erabaki dugu Estibalitz Zubiaur adituarekin, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradunarekin.

Gehiago irakurri: MARC21 formatuan katalogatzea

Sentsibilizazioa eta genero-berdintasunaren eta aniztasunaren irizpideak aplikatzea liburutegian

Sentsibilizazioa eta genero-berdintasunaren eta aniztasunaren irizpideak aplikatzea liburutegian

2023 Ekaina 22 2023 Ekaina 23 Ikastaroak

Sentsibilizazioa eta genero-berdintasunaren eta aniztasunaren inguruko ikastaroa antolatu dugu ekainerako. Ekainaren 22an eta 23an izango da Bilbon, Azkuna Zentroan, Esther Felipe adituarekin.

Gehiago irakurri: Sentsibilizazioa eta genero-berdintasunaren eta aniztasunaren irizpideak aplikatzea liburutegian

Liburu aurkezpena

Liburu aurkezpena

2023 Ekaina 6 2023 Ekaina 6 Hitzaldiak

ALDEEk "La biblioteca imaginada, jardín para sembrar comunidades" liburua argitaratu du euskaraz. "Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia" tituluarekin emango da argitara eta ekainaren 6an aurkeztuko dugu Gonzalo Oyarzúnen liburuaren itzulpena Medialab Tabakaleran. Bertan izango dira egilea bera, euskarazko edizioaren azala sortu duen Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta hitzaurrea idatzi duen Iban Zaldua idazlea.

Gehiago irakurri: Liburu aurkezpena

Bisita profesionala: HABE Liburutegia

Bisita profesionala: HABE Liburutegia

2023 Maiatza 12 2023 Maiatza 12 Bisitak

Udaberrian izango da aurtengo lehen bisita profesionala: maiatzaren 12an HABE Liburutegia ezagutzeko aukera izango dugu. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Bisita profesionala ALDEEko bazkideentzat soilik eta dohainik izango da.

Gehiago irakurri: Bisita profesionala: HABE Liburutegia

2023ko Ohiko Batzar Orokorra

2023ko Ohiko Batzar Orokorra

2023 Maiatza 6 2023 Maiatza 6 Batzarrak

2023ko Ohiko Batzar Nagusirako deia luzatzen du ALDEEk. Batzarra maiatzaren 6an egingo da, larunbatarekin, BiBat Arkeologia Museoan, Vitoria-Gasteizen, goizeko 10:30etan lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean.

Gehiago irakurri: 2023ko Ohiko Batzar Orokorra

Oinarrizko Katalogazioa

Oinarrizko Katalogazioa

2023 Otsaila 28 2023 Martxoa 2 Ikastaroak

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea da, liburutegi batean egiten den eguneroko lanean aplikatu ahal izateko, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpen/erregistro bibliografikoan behar bezala islatzeko, horrek erabiltzaileari informazioa behar bezala berreskuratzea erraztuko baitio.

Gehiago irakurri: Oinarrizko Katalogazioa

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.