2021 Maiatza 19 2021 Maiatza 21 Ikastaroak
Euskadiko irakurketa publikoko sarearen jarraibideen arabera, inprimaki modernoak katalogatzen jakiteko ikastaroa antolatu dugu. Aurten Estibalitz Zubiaur adituak emango ditu saioak modu presentzialean Vitoria-Gasteizen eta euskaraz izango da ikastaroa.
2021 Maiatza 14 2021 Maiatza 14 Tailerrak
Wikipedian informazioa erreferentziatzea bereziki garrantzitsua da. Edukia nondik datorren jakitea, bere sinesgarritasuna ziurtatzeko moduetako bat da. Mundu osoan liburuzainek urtean birritan #1lib1ref kanpainan hartzen dute parte, edukiak erreferentziatu eta liburuzainen paper garrantzitsua aldarrikatzeko helburua duen proiektua. Kanpaina horren aurtengo bigarren saioa maiatzaren 15ean abiatuko denez, liburuzainek nola parte har dezaketen eta zein ekarpen egin ditzaketen azalduko digu Galder Gonzalezek, 2 orduko online lantegian.
2021 Apirila 21 2021 Apirila 23 Ikastaroak
Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea da, liburutegi batean egiten den eguneroko lanean aplikatu ahal izateko, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpen/erregistro bibliografikoan behar bezala islatzeko, horrek erabiltzaileari informazioa behar bezala berreskuratzea erraztuko baitio.
2021 Martxoa 27 2021 Martxoa 27 Batzarrak
2021 Martxoa 5 2021 Martxoa 6 Ikastaroak
Liburutegi edo artxibo batean jasotzen diren eta egoera txarrean dauden liburuei lehen esku-hartzeak egiten ikasteko lantegia da. Hori dela eta, liburutegietako edo artxiboetako langileei zuzenduta egongo da. Liburutegi edo artxibo baten beharrak hartu dira kontuan; izan ere, liburuak hainbeste erabiltzen direnean, bizkar edo orriak askatu egiten dira, eta garrantzitsua da lehen esku-hartzea ezagutza jakin batzuekin egitea.
Gehiago irakurri: Liburuak eta dokumentuak zaharberritzea eta kontserbatzea
2020 Ekaina 20 2020 Ekaina 20 Batzarrak
2020 Urtarrila 27 Beste
2019 Martxoa 23 Batzarrak
2019 Martxoa 23 Beste
2019 Otsaila 8 Adierazpen publikoak