2023 Maiatza 6 2023 Maiatza 6 Batzarrak
2023ko Ohiko Batzar Nagusirako deia luzatzen du ALDEEk. Batzarra maiatzaren 6an egingo da, larunbatarekin, BiBat Arkeologia Museoan, Vitoria-Gasteizen, goizeko 10:30etan lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean.
2023 Otsaila 28 2023 Martxoa 2 Ikastaroak
Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea da, liburutegi batean egiten den eguneroko lanean aplikatu ahal izateko, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpen/erregistro bibliografikoan behar bezala islatzeko, horrek erabiltzaileari informazioa behar bezala berreskuratzea erraztuko baitio.
2023 Otsaila 23 2023 Otsaila 25 Ikastaroak
Zergatik parte hartzen dute pertsona batzuek bizitza kolektiboan eta beste batzuek ez? Nola ulertu komunitate batean zer gertatzen den liburutegitik lan egin ahal izateko? Nola konekta ditzake liburutegiak askotariko eragileak proiektu bateratuak abian jartzeko? Zer tresna aktiba ditzakegu gure liburutegietatik gure herria edo auzoa ikuspegi komunitario batekin eraldatzeko?
2023 Urtarrila 26 2023 Urtarrila 26 Jardunaldiak
Dokumentu-datuak dikotomia aspalditik da eztabaidagai informazioaren kudeaketan parte hartzen duten profesionalen artean. Jardunaldi hau ikuspegi datazentriko batetik diseinatu dugu, eta horri lotutako hainbat arazo konpontzen saiatzea da gure asmoa, hala nola datu-baseetatik datozen datu-multzoen balorazioa eta horien babes digitala.
Gehiago irakurri: Datuen garaiko dokumentu-kudeaketa. Datasets-en balorazioa eta babes digitala
2022 Azaroa 18 2022 Azaroa 18 Jardunaldiak
Azaroaren 18an, 'Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte: geroa irudikatzen' izeneko jardunaldia egingo da Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, Tomas Moro aretoan, ALDEEk antolatuta. Imanol Zubero, soziologian doktorea eta EHU/UPV-ko tituludun irakaslea, eta Oscar Arroyo, FESABID txostenaren egilea, izango dira hizlari nagusiak. Amaieran mahai-ingurua egingo dugu Eusko Legebiltzarreko ordezkari politikoekin.
Gehiago irakurri: Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte: geroa irudikatzen
2022 Azaroa 11 2022 Azaroa 11 Bisitak
2022ko bigarren bisita profesionala artxibo berezi batera egingo dugu, Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio-Gunera. Euskal Herrian den artxiborik bitxienetariko da Lazkaoko Beneditarrena, izan ere, besteak beste, euskal gaien inguruko 22.000 kartel eta 25.000 pegatinatik gora gordetzen ditu, 1970etik gaur egunera artekoak. Mota askotako pegatinak dira, nahiz eta politikoak eta sozialak diren nagusi, gainerako bildumekin gertatzen den moduan.
Gehiago irakurri: Bisita profesionala: Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio-Gunea
2022 Urria 27 2022 Urria 27 Jardunaldiak
Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak 30 urte beteko ditu 2022an. Urteurren hau ospatzeko, Sabino Arana Fundazioak eta ALDEEk jardunaldi bat antolatu dute urriaren 27rako “Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria” izenburupean, interesdun guztiei gai honen inguruko azken berriak ezagutzera emateko.
Gehiago irakurri: "Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria"
2022 Ekaina 13 2022 Ekaina 15 Ikastaroak
Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko liburutegietan ematen diren pertsonal-aldaketek eraginda, etengabe jende berria sartzen ari da Liburutegi Sarean eta gure liburutegietan langileen artean desberdintasun handiak daude formazio-mailan. Egoera hori gainditzen hasteko asmoarekin, Sarean MARC21 formatuan katalogatzeko oinarrizko ikastaroa eskaintzea erabaki dugu Estibalitz Zubiaur adituarekin, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradunarekin.
2022 Ekaina 10 2022 Ekaina 10 Bisitak
Urtebeteko etenaren ostean, berriro hasi gara bazkideentzako bisita profesionalak antolatzen. Udaberrian izango da lehenengoa: ekainaren 10ean, Errenteriako Lekuona Fabrika ezagutzeko aukera izango dugu. Izen-ematea apirilaren 25ean zabalduko da.
2022 Maiatza 4 2022 Maiatza 6 Ikastaroak
Katalogazioari dagokionez, gutxitan sakondu izan dugu baliabide jarraituen katalogazioan eta, ALDEEn uste dugu, benetan beharrezkoa dela lan hauetan ari diren profesionalek horren inguruko ezagutza izatea, batez ere, sarean lan egiten dutenen artean. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko arauei jarraituz, baliabide jarraituak nola katalogatu behar diren ezagutzea izango da ikastaro honen helburu nagusia. Hori dela eta, EIPSeko liburutegietako profesionalentzat eta liburutegietan lan egiteko prestatzen ari direnentzat formazio-saio interesgarria izango da.