Jardunaldia urriaren 19an, asteartean, izango da, eta zuzenean eskainiko da ALDEEren Youtubeko kanalean, goizeko 09:30etik aurrera. Jardunaldia doakoa izango da baina jarraitu ahal izateko aurrez izena eman beharko da.
Urriaren 19an, %100 online izango den gure lehen jardunaldia eskainiko dugu. Horretarako, arlo horretako lau profesional handi izango ditugu gurekin: Concepción Campos Acuña, Vigoko Udaleko Idazkaria; Ignacio Alamillo Domingo, abokatua, sistemetan eta informazioaren segurtasunean espezializatutako aholkularia; Sonia Crespo Nogales, Rivas Vaciamadrid Udaleko Artxibozaina eta Anna de la Fragua Cobo, artxibozaina eta Saint Feliu de Llobregateko Udaleko dokumentuak kudeatzeko sistema integralaren administratzailea.