Euskadiko irakurketa publikoko sarearen jarraibideen arabera, inprimaki modernoak katalogatzen jakiteko ikastaroa antolatu dugu. Aurten Estibalitz Zubiaur adituak emango ditu saioak modu presentzialean Vitoria-Gasteizen eta euskaraz izango da ikastaroa.
Honako helburuak ditu ikastaro honek:
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean erabiltzen diren katalogazio-jarraibideak ezagutzea: erregistro bibliografikoak eta autoritateak. MARC21
Inprimaki modernoen katalogazioa:
Deskribapen bibliografikoko eremuak, gaiak, CDU
Autoritateak sortzea EISPren jarraibideen arabera
MARC21 formatuko etiketak, adierazleak eta azpieremu-kodeak ezagutzea