Zuzenean edukira joan

Berriak

Erakusleiho kulturalei buruzko ikastarorako izen-ematea itxita

Erakusleiho kulturalei buruzko ikastarorako izen-ematea itxita

2022 Otsaila 17 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia

Ikastaro honek izan duen harrera ikusita, iragarri eta hiru egunetara izen-ematea itxi behar izan dugu. Espero baino jende gehiagok eman du izena eta bi saiotan banatzea erabaki dugu: otsailaren 17an izango da lehenengoa eta 24an biharrena; biak ostegunez, 09:30etik 13:30era. Banaketa izen-emate ordenaren arabera egin dugu eta bigarren saioan daudenek jakinarazpena jaso dute.

Gehiago irakurri: Erakusleiho kulturalei buruzko ikastarorako izen-ematea itxita

Zuzendaritza batzorde berria osatzeko behar zaitugu

Zuzendaritza batzorde berria osatzeko behar zaitugu

2022 Otsaila 4 Elkartea

2019ko martxoaren 23an abiatu zen legegintzaldiak aurrera darrai. Nahiz eta, ohi bezala, iaz kide berriak sartzeko aukera eskaini, Zuzendaritza Batzordeak ez zuen aldaketarik izan 2021ean. Aurten, 2022tik 2024ra bitarteko legegintzaldirako batzorde berria eratze aldera, honetan parte izateko aukera duzue bazkideek.

Gehiago irakurri: Zuzendaritza batzorde berria osatzeko behar zaitugu

2022ko lehen ikastaroak

2022ko lehen ikastaroak

2022 Urtarrila 4

Urte berria hainbat ikastaroren eskaintzarekin hasi nahi dugu, laster gehiago ere izango ditugu. Zabaldu 2022ko agenda eta gustuko dituzunen zerrenda osatzen has zaitezke.

Gehiago irakurri: 2022ko lehen ikastaroak

Berri Papera negua 2021

Berri Papera negua 2021

2021 Abendua 22 Elkartea

Gehiago irakurri: Berri Papera negua 2021

Bazkide bazara, liburuaren zure alea jasotzeko aukera duzu urtarrilaren 10etik 25era

Bazkide bazara, liburuaren zure alea jasotzeko aukera duzu urtarrilaren 10etik 25era

2021 Abendua 15

ALDEEk 'Antolatzearen diziplina' liburua argitaratu du euskaraz. Liburua ez da salgai jarriko baina bazkideek ale bat opari jasotzeko aukera izango duzue, Lorena Martinez Oronozek ilustratutako poltsarekin batera.

Gehiago irakurri: Bazkide bazara, liburuaren zure alea jasotzeko aukera duzu urtarrilaren 10etik 25era

ALDEEk euskaraz argitaratu du Robert J. Glushkoren 'The discipline of organizing'

ALDEEk euskaraz argitaratu du Robert J. Glushkoren 'The discipline of organizing'

2021 Azaroa 20 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia | Mediateka | Museoa

Ezagutza antolatzeko eta informazio digitala ustiatzeko joera-aldaketa azkarren aurrean, atzean ez gelditzeko erreferentzia-eskuliburua da Robert J. Glushkoren 'The discipline of organizing', edo, hemendik aurrera, 'Antolatzearen diziplina' tituluarekin ezagun egingo dena gure artean ALDEEk, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen elkarteak, argitaratu berri baitu euskarazko itzulpena. Lan hau euskaraz eskuragarri izatea gure esparruko profesionalentzat funtsezkoa izango da informazioa antolatzeko prestakuntzari dagokionez.

Gehiago irakurri: ALDEEk euskaraz argitaratu du Robert J. Glushkoren 'The discipline of organizing'

'Antolatzearen diziplina' liburuaren aurkezpena

'Antolatzearen diziplina' liburuaren aurkezpena

2021 Azaroa 20 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Liburutegia | Mediateka | Museoa

Liburua azaroaren 20an aurkeztuko da, goizeko 10:00etan hasita San Telmo Museoan egingo den ALDEEren 30. urtemuga ekitaldian. Bertan, izango da Tomás Saorín, Murtziako Unibertsitateko Komunikazio eta Dokumentazio fakultateko irakaslea eta Dokumentazioan doktorea.

Gehiago irakurri: 'Antolatzearen diziplina' liburuaren aurkezpena

Hiru hamarkada informazio kudeatzaileen alde lanean

Hiru hamarkada informazio kudeatzaileen alde lanean

2021 Azaroa 19 Elkartea

ALDEEk 30 urte bete zituen iaz, 2020an, baina pandemia betean ezin izan genuen ospatu urtemuga hori. Urtebete gehiagorekin eta proiektu berriekin, ilusioz beteta gatoz aurten 30+1 urtemuga ospatzera. Donostiako San Telmo Museoan elkartuko gara eta sorpresa politak izango ditugu. Apuntatu eguna eta eman izena: azaroak, 20.

Gehiago irakurri: Hiru hamarkada informazio kudeatzaileen alde lanean

Jardunaldi osoa ikusgai YouTuben

Jardunaldi osoa ikusgai YouTuben

2021 Azaroa 18 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea

"Administrazioen erronkak 203/2021 Errege Dekretuaren eta eraldaketa digitalaren aurrean" jardunaldi birtuala, lau adituk eskaini dizkiguten hitzaldiz osatutako jardunaldia, ikusgai dago ALDEEren YouTubeko kanalean. Orain nahieran ikusteko aukera duzu.

Gehiago irakurri: Jardunaldi osoa ikusgai YouTuben

ALDEEren lehen jardunaldi birtuala

ALDEEren lehen jardunaldi birtuala

2021 Urria 19 Artxiboa

Iirtsi da eguna: urriak 19. Goizeko 9:30ean hasiko da "Administrazioen erronkak 203/2021 Errege Dekretuaren eta eraldaketa digitalaren aurrean" jardunaldi birtuala, lau adituk eskainiko dizkiguten hitzaldiz osatutako jardunaldia: Concepción Campos Acuña, Vigoko Udaleko Idazkaria; Ignacio Alamillo Domingo, abokatua, sistemetan eta informazioaren segurtasunean espezializatutako aholkularia; Sonia Crespo Nogales, Las Rozas de Madrideko Kudeaketa Dokumentalaren eta Artxiboaren arduraduna eta Anna de la Fragua Cobo, artxibozaina eta Saint Feliu de Llobregateko Udaleko dokumentuak kudeatzeko sistema integralaren administratzailea.

Gehiago irakurri: ALDEEren lehen jardunaldi birtuala

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.