2022 Iraila 19 Liburutegia
Liburutegietan proiektuak prototipatzeko tailerraren bigarren edizioa 2022ko azaroaren 15etik 18ra izango da Donostiako Medialab Tabakaleran. Deialdi bikoitz baten bidez (lehenengoa proiektuena, bigarrena laguntzaileena), garatu beharreko proiektuak eta horiek garatzen lagunduko duten taldeak osatuko dituzten pertsonak hautatuko dira. Edozein motatako liburutegietan abian jar daitezkeen proiektuak izan behar dute. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da.
2022 Abuztua 4 Liburutegia
Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak irakurketa sustatzeko egitasmoentzako dirulaguntza deialdia argitaratu du 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat. Egitasmoak aurkezteko epea abuztuaren 24an amaituko da.
Gehiago irakurri: 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan irakurketa sustatzeko dirulaguntzak
2022 Uztaila 15 Liburutegia
Irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntza deialdia iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2022/07/13-2022/08/12).
Gehiago irakurri: Liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak 2022
2022 Uztaila 13 Artxiboa
Ekainaren 23an onartu eta uztailaren 13an argitaratu den Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen Legeaz aritu gara Ramon Martin Suquiarekin (Legazpi, Gipuzkoa, 1962), Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren arduradunarekin.
2022 Uztaila 5
2022 Ekaina 29 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia | Mediateka
Ekainaren 29an egingo da Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura, "Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian" lelopean. Bost hitzaldi izango dira aurten eta goizez egingo da, 9:00etatik 14:00etara. Gurekin izango dira Mikel Aizpuru, Marie-Andrée Ouret, Martín Jesús Saragueta, Jone Arroitajauregi eta Idoia Iriondo. Bakoitzak bere proiektua aurkeztuko digu egungo erronkei aurre egiteko zein bide hautatu duten azalduz.
Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura
2022 Ekaina 23 Artxiboa | Dokumentazio zentroa
Onartu berri da ekainaren 23ko Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen Legea.
2022 Ekaina 16 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia
Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean argazki honekin jarri genion ginga jardunaldiari. 'Protokoloa hautsi dugu' (horretarako daude) eta denak elkartu ditugu. Aitortu ziguten behin bakarrik egin dutela hori, parlamentu bat zapaltzen zuen lehen aldia zela esan zien pertsona batekin. Guretzat ez zen lehen aldia, baina ilusioa ere egiten zigun. Asko gustatzen zaigu argazki hau, ALDEEn lortu nahi duguna islatzen baitu: zubiak eraikitzea, elkarguneak bilatzea, liburutegiaren alde ahaleginak batzea.
Gehiago irakurri: Sektorearen eskaera Eusko Legebiltzarrera heldu da
2022 Ekaina 15 Liburutegia
Ekainaren 15ean Fernando Juarez eta Yanira Diaz de Aranguiz ALDEEko kideek agerraldia izango dute Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean. ALDEEren izenean, gure kezka azaldu nahi diogu Kultura Batzordeari Euskadiko Liburutegi Legearen artikuluen garapen ezarengatik eta Liburutegien Aholku Batzordea kontsulta-organo teknikoaren eraginkortasun faltagatik.
Gehiago irakurri: Agerraldia dugu Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean
2022 Maiatza 25 Liburutegia
"Sareko Liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat jardunaldian" bost lan-arlo zabaldu ziren eta lan-taldeak sortzeko konpromisoa hartu zen. Oraingoz, lan-talde horietako bat ari da lanean, Alicia Sellesek (FESABID) koordinatuta. Lan-tadea Iurretako, Hernaniko, HABEko, Ermuko, Lekeitioko, Lasarteko, Elgoibarko, Durangoko, Turtziozko eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko liburutegietako ordezkariek, ALDEEk eta Liburutegi Zerbitzuko langileek osatzen dute.
Gehiago irakurri: GJHen inguruko ildoak liburutegian garatzeko lan-talde berria sortu da