2024 Urria 25 Artxiboa
Kongresuan izan zen gai eta hitzaldi-aniztasun guztitik hitzaldi bat azpimarratu digu Klara Gorosabel bazkideak: Kanarietako Gobernutik proposatutako “Sin metadatos y algoritmos no hay archivos digitales: retos y logros en el proyecto piloto de digitalización garantizada y modalidad sustitutiva del Archivo General de la Administración Pública de la Comunidad de Canarías”.
Gehiago irakurri: Artxiboen I. Kongresu Nazioanalaren kronika
2024 Urria 24 Liburutegia
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak, Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, 2024ko urriaren 24an Liburutegien Eguna ospatzeko deia egiten du ohi bezala. Aurtengo leloa "Etorkizun iraunkor baten alde" izango da eta hainbat jarduera antolatuko dira tokian tokiko liburutegietan.
2024 Urria 11 Artxiboa
2024 Iraila 27 Liburutegia
Irailaren amaieran Asun Agiriano eta Alex Gurrutxagak bildumaren kudeaketari buruzko aurtengo bigarren ikastaroa eman zuten Tabakaleran. Literatur bildumen inguruan aritu ziren egun osoko jardunean.
Gehiago irakurri: Literaturak bibliotekara begiratzen duenean
2024 Iraila 17 Liburutegia
Urtero bezala, katalogazio-ikastaroek arrakasta handia izaten jarraitzen dute. Irailean, MARC21 formatuan katalogatzeari buruzko ikastaroa egin genuen Estibalitz Zubiaurrekin. Liburutegietan lanean hasi berri diren profesionalak eta liburutegiko laguntzaile lanpostuetan urteak daramatzaten baina orain arte katalogatu ezin izan duten profesionalak bildu zituen prestakuntza horrek.
2024 Abuztua 26 Artxiboa | Liburutegia | Mediateka
Abuztuko etenaldiaren ostean, bueltan gara udazkeneko formazio eskaintza interesgarri honekin eta datozen hilabeteetan sortuko diren erronka berriei eusteko gogotsu.
2024 Abuztua 12
Udako etenaldia egingo dugu datozen bi asteetan.
2024 Abuztua 6 Liburutegia
Mundua eta gure bizitzak gero eta digitalagoak diren garaiotan, liburutegietatik sarbide digital hobeak eraikitzeko helburua bete nai du IFLA erakundeak. Hori dela eta, duela 10 urte argitaraturako Interneteko Manifestua eguneratu eta IFLA Internet Menifesto delakoa argitaratu berri du. Kontsulten eta berrikuspenen onarpen prozesu baten ondoren, manifestua eskuragarri dago.
Gehiago irakurri: IFLAk Interneti buruzko manifestu eguneratua argitaratu du
2024 Uztaila 11
Euskal Herrian tipologia desberdinetako artxibo asko ditugu, handiak eta txikiak, publikoak zein pribatuak, baliabide asko dituztenak edo apenas baliabiderik gabekoak. Ikerketarako informazio-iturri ezinbestekoa dira eta ikerketa-prozesuan duten garrantzia azalarazi nahi genuen.
2024 Uztaila 10
2024a oso urte emankorra ari da izaten, eta oraindik ez da amaitu. Udazkena bete-betea datorkigu. Oraingoz, hiru ikastaro eskainiko ditugu, baina ziur jarduera gehiago ere sortuko direla bidean.