Zuzenean edukira joan

Aurrez aurreko ikastaroen balioa

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2024 Azaroa 8

Jose Valderreyk, artxiboen arloan ibilbide luzea egin duen aditu eta profesionalak, aurrez aurreko ikastaro hau eman zuen azaroan. Ikastaro honen balio erantsia, besteak beste, sektoreko profesionalek, bai liburutegietakoek, bai artxiboetako eta dokumentazio-zentroetako profesionalek, etorkizuneko proiektuetarako lehen harreman bat ezartzeko eta sektoreen arteko sinergiak sortzeko aukera eskaintzea izan zen.

Ikastaro honetan egunero erabiltzen dugun digitalizazioaren hiztegira eta oinarrizko kontzeptuetara hurbiltzea zen helburu akademikoetako bat. Halaber, gure lanpostuetan eta merkatuan eskuragarri dauden ekipoen funtziondua ulertzen hasten laguntzea zuen xede. Baita kostua, aukerak eta mugak baloratzeko jarraibideak; digitalizazio-kalitate ezin hobea lortu arte probak egiteko irizpideak; eta emaitzak ebaluatzeko ereduak eskaintzea ere.

Hori guztiaz gain, ordea, ikastaro gutxitan gertatzen dena eman zen honetan eta hori izan zen ikastaro honen balio erantsia: sektoreko profesionalek, bai liburutegietakoek, bai artxiboetako eta dokumentazio-zentroetako profesionalek, etorkizuneko proiektuetarako lehen harreman bat ezartzeko eta sektoreen arteko sinergiak sortzeko aukera baliatu ahal izan zuten.

ALDEEk, hain zuzen, hori bilatzen du aurrez aurreko ikastaroak antolatzeko egiten duen ahaleginean, bazkideen eta profesionalen arteko harremanak sustatze eta sendotzea elkartegintzan sakondu ahal izateko.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.