Zuzenean edukira joan

Belaunaldi baten erretiroa

Mota
ALDEE. Bazkideak
Data
2024 Apirila 26

Hondarribiako Udal Liburutegiaren sortzaileak, Kote Guevarak, erretiroa hartu du eta zurekin partekatu nahi dugu "Bidasoako Hitza" egunkarian berriki egin dioten elkarrizketa, bere ibilbidea, hamarkada haietako liburuzain gehienen oso antzekoa delako eta gure historia profesionalaren parte baita

Euskadiko Udal Liburutegi gehienak XX. mendeko 80ko hamarkadan sortu ziren, horietako asko liburutegi-prestakuntzarik gabeko profesionalekin. Horregatik, hain zuzen ere, lanbidean hasi berri ziren liburuzainak prestatzeko asmoz, hamarkada haren amaieran, profesional horietako batzuek gaur egun ALDEE elkartea dena sortu zuten.

Azken hamarkadan, eta bereziki azken bost urteetan, gure liburutegi publikoak sortzeko eta kudeatzeko giltzarri izan diren profesionalak erretiroa hartzen ari dira, eta ALDEEn belaunaldi aldaketa horren lekuko izaten ari gara.

Erretiroa hartu berri duela eta, Kote Guevara, Hondarribiko Udal Liburutegiko lehen arduraduna, elkarrizketatu dute Bidasoako Hitza egunkarian. Koteren testigantza zurekin partekatu nahi dugu, bere ibilbidea, hamarkada haietako liburuzain gehienen oso antzekoa delako eta gure historia profesionalaren parte baita.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.