FESABIDek gogoetak aurkestu ditu Merkatu Bakar Digitaleko Egile Eskubideei buruzko Europako Zuzentarauaren (DEMUD) transpozizioari buruz
FESABIDek, sektoreko 19 talde profesional ordezkatuz, gogoeta-agiri bat aurkeztu zuen Kultura eta Kirol Ministerioaren aurrean, DEMUD zuzentarauaren transposizioa egiteko kontsulta publikoa zela eta, pasa den abenduaren 16an.
Merkatu bakar digitaleko egile-eskubideei buruzko europako zuzentaraua 2019ko apirilaren 17an onartu zen.
Espainiak Europar Batasuneko arau hori bere jabetza intelektualaren legean sartu behar du 2021eko ekaina baino lehen.
FESABIDek argudiatzen du liburutegien, artxiboen eta museoen aldeko transposizioa aukera bat dela informazioa eta ezagutza eskuratzeko eskubideen oinarrizko zutabeak defendatzeko. Konpromiso argia erakusten du ere adierazpen-askatasunarekin eta informazioa eskuratzeko eskubidearekin.
Gogoeta-agirian eskatzen da, besteak beste, Espainiako legediak datu- eta testu-meatzaritza ahalbidetzea, baita liburutegietan, artxiboetan eta museoetan hezkuntza-helburua duten obren erabilera jabetza intelektualaren legearen babespean gera dadila ere, bai erabilera analogikoak zein digitalak.
Obra umezurtzetarako eskaini zen lege-konponbideari buruz Espainian dagoen etsipena adierazi ondoren, FESABIDek lege-alderdien asmo handiagoko erreforma eskatzen du, obra umezurtzak eta liburutegien, artxiboen eta museoen merkataritza-zirkuitutik kanpoko obrak atzitzea ahalbidetzen duena. Era berean, eskatzen du Europar Batasunean irizpide homogeneoarekin ondarea babesteko aukerak zabal daitezela, bai eta jabari publikoko obretarako atzitze handiagoa ere, autoreak hil eta urte batzuetara herritarren eskura egon beharko luketenak.
Lizentzia kolektibo zabalduak, Europako eskubideak kudeatzeko erakundeekin negoziatzeko tarte handiagoa ahalbidetzen dutenak, ondo definitutako erabilera-sektoreetan soilik aplikatzea defendatzen du, dokumentu-, artxibo- eta museo-funts baliotsuak eskuratzea zailtzen duten bitartekarien ugaritzea eragozteko.
15*. eta 17**. artikulu eztabaidagarriei dagokienez, FESABIDek gogorarazi du herritarren erabilera pribatua edo ez-komertziala muga horietatik kanpo geratu behar dela, liburutegi, artxibo eta museoetako erabilerak bezala, baita helburu zientifiko edo hezitzaileak dituzten argitalpenak ere.
Azkenik, liburutegien, artxiboen eta museoen erabiltzaileek informazioa eskuratzeko aukerak hobetuko dituen erreforma baten alde egin da, era guztietako obren egile eta sortzaileen babesarekin orekatuta.
Alicia Selles Fesabideko presidenteak gogorarazi du DEMUD Europako Parlamentuak onartu zuela, eta, beraz, "Espainiako legedian egindako transposizioa aukera bat da liburutegi, artxibo eta museoetatik datorren informazioa eta ezagutza eskuratzearen aldeko ahotsak sartzeko".
* Interneteko berriak erabiltzeagatik prentsa-argitaletxeei ordaintzea
** Interneteko plataformetan erabilera pertsonalak mugatzea
FESABIDek aurkeztutako gogoeta-agiria EZMBD dela eta: http://www.fesabid.org/sites/default/files/repositorio/fesabid_consideraciones_demud_2019.pdf
Infografía FESABID sobre la DEMUD (Jornadas Españolas de Documentación 2019): http://fesabid.org/sites/default/files/images/poster-fesabid-demud-v5.pdf
Posicionamiento FESABID sobre aprobación DEMUD en el Parlamento Europeo (29/03/2019)
http://www.fesabid.org/federacion/noticia/posicionamiento-de-fesabid-ante-la-la-directiva-europea-sobre-los-derechos-de