Liburua ez da salgai jarriko baina ALDEEko bazkideen artean banatuko da dohainik. Bazkide bazara eta zure alea jaso nahi baduzu, zerrendako liburutegi bat hautatu eta egizu eskaera ekainaren 19a baino lehen.
Dakizun bezala, inprentatatik atera berri da Liburutegi imajinatua: komunitateak ereiteko lorategia izeneko liburua eta ekainaren 6an aurkeztu dugu jendaurrean Medialab Tabakalerako egongelan, egileak bertan zirela. Aurkezpen ekitaldi berezia izan da eta bazkide asko izan dira bertan.
Liburua ez da salgai jarriko baina ALDEEko bazkideen artean banatuko da dohainik. Bazkide bazara eta zure alea jaso nahi baduzu, horretarako aukera izango duzu ekainaren amaieratik aurrera. Liburua dohainik jaso ahal izateko zerrenda honetako liburutegietako bat hautatu beharko duzu eta aldee@aldee.eus helbidera idatziz jakinarazi zure izen-abizenak eta NAN zenbakia emanez.
Liburua jasotzeko guneak:
Liburutegia hautatu eta emailez jakinarazi (aldee@aldee.eus). Ekainaren 19a izango da horretarako azken eguna.
Eskaera egin ondoren jakinaraziko zaizu noiztik aurrera pasa ahal izango zaren liburuaren bila.
ALDEEk eskerrak eman nahi dizkie banaketa honetan parte hartuko duten liburutegi guztiei.