Zuzenean edukira joan

Prestakuntza

Bukatzen ez den soka: haurtzaroa, literatura eta aukeraketa

Bukatzen ez den soka: haurtzaroa, literatura eta aukeraketa

2021 Azaroa 27 - 2021 Azaroa 27 Ikastaroak

Jarduera batzuetarako bilduma edo funts bat eraikitzeko orduan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz hausnartzea liburuzainen praktikaren funtsezko alderdietako bat izan beharko litzateke. Egunerokotasunak erakusten digu kasu askotan hautaketa bat eraiki aurreko hausnarketa hori ez dela existitzen (askotan prestakuntza edo baliabide faltagatik), eta existitzea lortzen badu, beti alde batera uzten dituela irizpide literarioak edo estetikoak irizpide ekonomikoetan edo moraletan zentratzeko.

Gehiago irakurri: Bukatzen ez den soka: haurtzaroa, literatura eta aukeraketa

ALDEEren 30+1 urtemuga ekitaldirako izen-ematea

ALDEEren 30+1 urtemuga ekitaldirako izen-ematea

2021 Azaroa 20 - 2021 Azaroa 20 Hitzaldiak

Azaroaren 20an batuko gara Donostiako San Telmo Museoko ekitaldi-aretoan. Bertan, ALDEEk euskarara itzuli duen Robert J. Glushko-ren 'Antolatzearen diziplina' ('The discipline of organizing') liburuaren edukiaz eta gaiak eragindako hausnarketez ariko da Tomás Saorín, Murtziako Unibertsitateko Komunikazio eta Dokumentazio fakultateko irakaslea eta Dokumentazioan doktorea. Fernando Juarez izango du solaskide, Muskizko liburuzaina, ALDEEko presidentea eta liburu honen euskarazko itzulpenaren erantzule nagusia.

Gehiago irakurri: ALDEEren 30+1 urtemuga ekitaldirako izen-ematea

Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa

Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa

2021 Azaroa 15 - 2021 Azaroa 17 Ikastaroak

Programatua

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi batean egiten duten eguneroko lanean aplikatu ahal izango dituzten zenbait jarraibide ematea da, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, kasurik ohikoenetan Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) behar bezala erabiltzea eta erregistro bibliografikoan behar bezala islatzea ahalbidetzeko.

Gehiago irakurri: Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa

3D inprimaketarako hastapenak

3D inprimaketarako hastapenak

2021 Azaroa 9 - 2021 Azaroa 10 Ikastaroak

Bertan behera

Ikastaro hau liburutegietako profesionalentzako prestakuntza gisa planteatzen da, beren instalazioetan 3D inprimaketa-zerbitzua eskaini ahal izateko eskaintzaren zati gisa. 3D inprimaketa-teknologien eta haien oinarrizko funtzionalitate teknikoaren ikuspegi espezifikoa ematen saiatuko gara. Ikasleak 3d FDM inprimagailu bat mantendu eta erabili ahal izateko gaitasunak bereganatuko ditu, baita sor daitezkeen arazo errazak eta ohikoak konpontzeko gaitasuna ere.

Gehiago irakurri: 3D inprimaketarako hastapenak

Eginzaleak liburutegian

Eginzaleak liburutegian

2021 Urria 29 - 2021 Urria 30 Ikastaroak

Programatua

Herritarren eta liburutegien arteko harremana aldatzen ari da. Isiltasun eta irakurketa zerbitzu/espaziotik haratago, era praktikoan gauzak ikasteko aukerak eskaintzen dituen zerbitzuak dira egun liburutegi asko. Elkar topatu eta elkarrekin egoteko lekua, proiektuak elkarrekin aurrera eramateko plaza, tresnak eta teknologiak erabiltzen ikasteko zerbitzuak… ere badira liburutegiak. Bainan hau nola pentsatu, landu eta antolatu daiteke? Zer behar da? Nola eraman dezaket aurrera? Modu ezberdinak egon badaude ere, Medialab Tabakaleraren ezagutza eta esperientzia azalduz liburutegi bakoitzak bere proiektua definitzeko lantegi praktikoa proposatzen dugu.

Gehiago irakurri: Eginzaleak liburutegian

Administrazioen erronkak 203/2021 Errege Dekretuaren eta eraldaketa digitalaren aurrean

Administrazioen erronkak 203/2021 Errege Dekretuaren eta eraldaketa digitalaren aurrean

2021 Urria 19 - 2021 Urria 19 Jardunaldiak eta Topaketak

Egina

Urriaren 19an, %100 online izango den gure lehen jardunaldia eskainiko dugu. Horretarako, arlo horretako lau profesional handi izango ditugu gurekin: Concepción Campos Acuña, Vigoko Udaleko Idazkaria; Ignacio Alamillo Domingo, abokatua, sistemetan eta informazioaren segurtasunean espezializatutako aholkularia; Sonia Crespo Nogales, Las Rozas de Madrideko Kudeaketa Dokumentalaren eta Artxiboaren arduraduna eta Anna de la Fragua Cobo, artxibozaina eta Saint Feliu de Llobregateko Udaleko dokumentuak kudeatzeko sistema integralaren administratzailea.

Gehiago irakurri: Administrazioen erronkak 203/2021 Errege Dekretuaren eta eraldaketa digitalaren aurrean

Adinekoentzako liburutegi-zerbitzuak antolatzea eta ematea

Adinekoentzako liburutegi-zerbitzuak antolatzea eta ematea

2021 Maiatza 31 - 2021 Uztaila 4 Ikastaroak

Egina

Gizarte modernoak aldatzen ari dira zentzu askotan, baina, zalantzarik gabe, aldaketa esanguratsuenetako eta nabarmenetako bat da gizarte-egitura demografikoki aldatzen ari dela herrialde askotan, non adinekoen presentziak nabarmen egin duen gora. Liburutegi publikoek, beren ingurunean sortzen diren aldaketei adi, ezin dute aldaketa demografiko hori alde batera utzi, eta lan-ekimenak eta -estrategiak hartu behar dituzte adinekoen populazio-taldearen beharrei eta interesei erantzuteko, datozen urteetan gero eta presentzia handiagoa izango baitute.

Gehiago irakurri: Adinekoentzako liburutegi-zerbitzuak antolatzea eta ematea

Katalogazio aurreratua

Katalogazio aurreratua

2021 Maiatza 19 - 2021 Maiatza 21 Ikastaroak

Egina

Euskadiko irakurketa publikoko sarearen jarraibideen arabera, inprimaki modernoak katalogatzen jakiteko ikastaroa antolatu dugu. Aurten Estibalitz Zubiaur adituak emango ditu saioak modu presentzialean Vitoria-Gasteizen eta euskaraz izango da ikastaroa.

Gehiago irakurri: Katalogazio aurreratua

 #1lib1ref, liburuzainak wikilari

#1lib1ref, liburuzainak wikilari

2021 Maiatza 14 - 2021 Maiatza 14 Tailerrak

Egina

Wikipedian informazioa erreferentziatzea bereziki garrantzitsua da. Edukia nondik datorren jakitea, bere sinesgarritasuna ziurtatzeko moduetako bat da. Mundu osoan liburuzainek urtean birritan #1lib1ref kanpainan hartzen dute parte, edukiak erreferentziatu eta liburuzainen paper garrantzitsua aldarrikatzeko helburua duen proiektua. Kanpaina horren aurtengo bigarren saioa maiatzaren 15ean abiatuko denez, liburuzainek nola parte har dezaketen eta zein ekarpen egin ditzaketen azalduko digu Galder Gonzalezek, 2 orduko online lantegian.

Gehiago irakurri: #1lib1ref, liburuzainak wikilari

Oinarrizko katalogazioa

Oinarrizko katalogazioa

2021 Apirila 21 - 2021 Apirila 23 Ikastaroak

Egina

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea da, liburutegi batean egiten den eguneroko lanean aplikatu ahal izateko, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpen/erregistro bibliografikoan behar bezala islatzeko, horrek erabiltzaileari informazioa behar bezala berreskuratzea erraztuko baitio.

Gehiago irakurri: Oinarrizko katalogazioa

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.