2023 Urtarrila 26 - 2023 Urtarrila 26 Jardunaldiak eta Topaketak
Egina
Dokumentu-datuak dikotomia aspalditik da eztabaidagai informazioaren kudeaketan parte hartzen duten profesionalen artean. Jardunaldi hau ikuspegi datazentriko batetik diseinatu dugu, eta horri lotutako hainbat arazo konpontzen saiatzea da gure asmoa, hala nola datu-baseetatik datozen datu-multzoen balorazioa eta horien babes digitala.
Gehiago irakurri: Datuen garaiko dokumentu-kudeaketa. Datasets-en balorazioa eta babes digitala
2023 Urtarrila 26 - 2023 Urtarrila 26 Jardunaldiak eta Topaketak
Egina
Orain arte modu presentzialean soilik iragarri dugun jardunaldi hau zuzenean online jarraitzeko aukera ere izango da urtarrilaren 26an. Presentziala bezala, hau ere dohainik izango da, baina izena eman beharko da webguneko izen-emate orria betez.
2022 Azaroa 18 - 2022 Azaroa 18 Jardunaldiak eta Topaketak
Egina
Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, elkartuko gara azaroaren 18an, ALDEEk antolatuta 'Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte: geroa irudikatzen' izeneko jardunaldia egingo baitugu bertan. Imanol Zubero, soziologian doktorea eta EHU/UPV-ko tituludun irakaslea, eta Oscar Arroyo, FESABID txostenaren egilea, izango dira hizlari nagusiak. Amaieran mahai-ingurua egingo dugu Eusko Legebiltzarreko ordezkari politikoekin.
Gehiago irakurri: Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte: geroa irudikatzen
2022 Azaroa 11 - 2022 Azaroa 11 Bisita profesionalak
Egina
2022ko bigarren bisita profesionala dokumentazio-gune berezi batera egingo dugu, Lazkaoko Beneditarren Fundaziora. Euskal Herrian den artxiborik bitxienetariko da Lazkaoko Beneditarrena, izan ere, besteak beste, euskal gaien inguruko 22.000 kartel eta 25.000 pegatinatik gora gordetzen ditu, 1970etik gaur egunera artekoak. Mota askotako pegatinak dira, nahiz eta politikoak eta sozialak diren nagusi, gainerako bildumekin gertatzen den moduan.
Gehiago irakurri: Bisita profesionala: Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio-Gunea
2022 Urria 27 - 2022 Urria 27 Jardunaldiak eta Topaketak
Egina
Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak 30 urte beteko ditu 2022an. Urteurren hau ospatzeko, Sabino Arana Fundazioak eta ALDEEk jardunaldi bat antolatu dute urriaren 27rako “Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria” izenburupean, interesdun guztiei gai honen inguruko azken berriak ezagutzera emateko.
Gehiago irakurri: "Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria"
2022 Urria 3 - 2022 Azaroa 5 Ikastaroak
Egina
Online ikastaro berria antolatu dugu udazkenerako: "Liburutegietako erabiltzaileentzako arretaren kudeaketa: Erabiltzailearekin komunikazio eraginkorra eta kalitatezkoa izateko jarraibideak eta prozedurak. Erabiltzailearekiko komunikazioan gatazkak konpontzea". Online ikastaro hau Francisco Javier Garcia Gomez aditu eta irakasleak emango du. 40 eskola-orduko ikastaroa izango da eta, besteak beste, gure zerbitzuak nola egokitu aztertuko da, erabiltzaile bakoitza behar bezala artatu ahal izateko.
Gehiago irakurri: Liburutegietako erabiltzaileentzako arretaren kudeaketa
2022 Ekaina 13 - 2022 Ekaina 15 Ikastaroak
Egina
Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko liburutegietan ematen diren pertsonal-aldaketek eraginda, etengabe jende berria sartzen ari da Liburutegi Sarean eta gure liburutegietan langileen artean desberdintasun handiak daude formazio-mailan. Egoera hori gainditzen hasteko asmoarekin, Sarean MARC21 formatuan katalogatzeko oinarrizko ikastaroa eskaintzea erabaki dugu Estibalitz Zubiaur adituarekin, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradunarekin.
2022 Ekaina 10 - 2022 Ekaina 10 Bisita profesionalak
Egina
Urtebeteko etenaren ostean, berriro hasi gara bazkideentzako bisita profesionalak antolatzen. Udaberrian izango da lehenengoa: ekainaren 10ean, Errenteriako Lekuona Fabrika ezagutzeko aukera izango dugu. Izen-ematea apirilaren 25ean zabalduko da.
2022 Maiatza 4 - 2022 Maiatza 6 Ikastaroak
Egina
Katalogazioari dagokionez, gutxitan sakondu izan dugu baliabide jarraituen katalogazioan eta, ALDEEn uste dugu, benetan beharrezkoa dela lan hauetan ari diren profesionalek horren inguruko ezagutza izatea, batez ere, sarean lan egiten dutenen artean. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko arauei jarraituz, baliabide jarraituak nola katalogatu behar diren ezagutzea izango da ikastaro honen helburu nagusia. Hori dela eta, EIPSeko liburutegietako profesionalentzat eta liburutegietan lan egiteko prestatzen ari direnentzat formazio-saio interesgarria izango da.
2022 Martxoa 17 - 2022 Martxoa 18 Ikastaroak
Egina
Herritarren eta liburutegien arteko harremana aldatzen ari da. Isiltasun eta irakurketa zerbitzu/espaziotik haratago, era praktikoan gauzak ikasteko aukerak eskaintzen dituen zerbitzuak dira egun liburutegi asko. Elkar topatu eta elkarrekin egoteko lekua, proiektuak elkarrekin aurrera eramateko plaza, tresnak eta teknologiak erabiltzen ikasteko zerbitzuak… ere badira liburutegiak. Bainan hau nola pentsatu, landu eta antolatu daiteke? Zer behar da? Nola eraman dezaket aurrera? Modu ezberdinak egon badaude ere, Medialab Tabakaleraren ezagutza eta esperientzia azalduz liburutegi bakoitzak bere proiektua definitzeko lantegi praktikoa proposatzen dugu.