Egina
Ikastaro honetan marketinak erosketen alorrarekin duen loturatik haratago dauzkan balioez eta gure lanerako eskaintzen dizkigun baliabideez jardungo dugu, karga negatiboa kenduz eta begirada baikorragoa eskainiz.
Ostirala 18: 9:00 - 13:30 eta 15:15 - 19:00
Larunbata 19: 9:00 - 14:00
Azkuna Zentroa. Mediateka
Plaza Arriquibar, 4
48010 Bilbao, Bizkaia
Ana Ordás
Informazio eta Dokumentazio sektoreko enpresetan marketin eta erosketa esparruan esperientzia. Gaur egun, freelance moduan, erakunde kulturalen online perfilak kudeatzen ditu.
https://www.linkedin.com/in/anaordas/
Ikastaro honetan marketinak erosketen alorrarekin duen loturatik haratago dauzkan balioez eta gure lanerako eskaintzen dizkigun baliabideez jardungo dugu, karga negatiboa kenduz eta begirada baikorragoa eskainiz. Bada zer hausnartu, izan ere, aintzat hartu beharko genuke liburutegi eta artxiboek lehendik ere marketina egiten dutela komunitatearentzat onuragarri izango diren produktu eta zerbitzuak sortuz, eta harremanak sendotuz. Ikastaro honetan, ordea, marka irudia sortzera bideratuko dugu lehendik egiten genuen ahalegin hori. Online munduan liburutegiak bere zerbitzua zabaltzeko duen aukerak baliatuz, espazio fisikoa eta digitala aintzat hartuko dituen Marketin Plan batean jarriko dugu fokua. Hemendik aurrera gure mezuak erabiltzaileei helarazteko, pertsonekin konektatzeko eta haien parte hartzea sustatzeko bide nagusia komunikazioa izango dela ikusiko dugu.
Helburu zehatz hauek landuko dira:
Webguneen esparruan irisgarritasuna eta ikusgarritasuna areagotu
Programa:
Marketinera sarrera
Eraldatze Digitala kultura-enpresetan: eremu digitalera sarrera eta bere inpaktua
Marketin plan bat lantzea
Ostirala | 9:00 | Marketin sarrera Eraldatze Digitala kultura-enpresetan |
11:30 | Breafina | |
13:30 | Bazkari etena | |
15:15 | Web estrategia: webguneak, blogak eta SEO / argitalpen egutegia | |
Larunbata | 9:00 | Estrategia sareetan: diseinurako tresnak / argitalpen egutegia |
11:30 | Ebaluazioa: Estatistikak / Matrketin tradizionala / bateratze-lana |
Hartzaileak: |
Interes berezikoa izango da eguneroko lanean beren erakundearen sareak eta webgunea kudeatzen dituzten informazioaren profesionalentzat / kultura-kudeatzaileentzat, baita marketin digitala ikasi nahi duen edonorentzat zabalik egongo da.
Metodologia:
Izaera praktikoa du ikastaro honek. Atal bakoitza sarrera teoriko labur batekin hasiko da, horrek funtsezko kontzeptuen oinarri komun bat eskainiko digu. Ondoren, tailer moduko praktikak egingo dira. Ikastaro amaierarako, parte hartzaile bakoitzak bere Marketin Plana landuta izango du.
Oharrak:
Plaza mugatuak
Izen-emate ordena jarraituz
Bakoitzak bere gailu eramangarriak eramatea gomendatzen da
Ziurtagiriak:
ALDEE elkarteak parte-hartze ziurtagiria igortzen du. Bertan ikastaroaren izena, irakaslearena eta iraupena zehazten dira. Ziurtagiria eskuratzeko ezinbestekoa da %80ko bertaratzea.
COLABORAN
COVID-19 EUSTE-NEURRIAK
COVID-19 delakoaren hedapena saihesteko osasun agintaritzak gomendatutako neurrien baitan erabakiko da ikastaroa egingo den ala ez.
Ikastaroa bertan behera geratuko balitz, 10 eguneko aurrerapenarekin jakinaraziko da eta matrikulen zenbatekoa itzuliko da.