Idatzitik ahozkora: Euskal ipuingintza egungo liburuetan lelopean, azaroan ospatu ziren Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan landutakoaren laburpena eskuragarri dago dagoeneko Mintzola Fundazioaren webgunean
Jardunaldietan euskal ahozko sorkuntza ardatz, haurrentzako euskarazko ipuingintzaren argitalpenak aztertu eta ahozko kontaketarako baliabide bezala eskaintzen dituzten aukerak ikertu ziren
Jardunaldiotan landu ziren gaiak eta gogoetak udal liburutegietako nahiz eskola liburutegietako arduradunentzat interesgarriak izateaz gain, ipuin-kontalari edo ipuingileentzat, eta arlo honetan dabiltzan editore eta itzultzaileentzat ere baliagarriak diralakoan gaude
Antolatzaileak
2015ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien antolatzaileak Mintzola Fundazioa, Tolosako Udal Liburutegia, eta Koldo Mitxelena Liburutegia izan dira. Elkarte hauen laguntza izan dute jardunaldiek: Galtzagorri Elkartea; Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea (ALDEE); eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE).