Ir directamente al contenido

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura: Tokiko Bildumak. GLAM erakundeek eta komunitateek tokiko memoria elkarrekin eraikitzen

Tipo
Otras asociaciones y entidades
Fecha
16 Julio 2020

Jardunaldi hau antolatu da herrietako ezagutza bildu eta geroratzeko egitasmoek sortzen duten ondarearen inguruan esperientziak partekatzeko.

Udako Euskal UnibertsitateaUEUrekin elkarlanean 

 

Aniztasun handia dago, tokiko bilduma aberaste aldera, herri bilketa sustatzen duten eragileen artean. Herriko elkarteek, udalek, eta herri liburutegiek edo artxiboek sustatutako ekimenak izan ohi dira. Herri eragile hauek ondarearen tratamendu eta zaintzaren inguruan izandako esperientziak eta kezkak plazaratuko dira jardunaldiotan.

09:00-09:30 Ongi etorria.UEUko eta ALDEEko ordezkariak.
 
09:35-10:15 Sentimendu baten kudeaketa. Jesus Gutierrez. (Eibar F. T. Fundazioa)
Geografia eta Historian Lizentziatua da, eta UNEDen ikasi zuen. Bere ikerketak, hitzaldiak eta argitaratutako liburuak II. Errepublika eta Gerra Zibilari buruz Euskal Herrian izan dira gehinetan. Hala ere, bere ogibidea kirolarekin lotuta dago Gipukoako Foru Aldundian kirol teknikaria baita. Eibar Futbol Taldeko bere 75. urteurrenaren liburua idatzi zuen eta elkarte horretako Fundazioko Patronoa da.
 
10:20-11:00  Ahotsak.eus: Deba Ibarretik Euskal Herrira. Aintzane Agirrebeña. (Badihardugu, Ahotsak proiektua)
Euskal Filologian lizentziaduna. Badihardugu Euskara Elkarteko koordinatzailea 2004az geroztik. Eibarko euskararen inguruko hainbat proiektutan parte hartu izan dut, besteak beste, Eibartarren Ahotan, Hiztegi Etnografikoa, eta Eibarko hiztegia online. Hainbat herritako hizkera jaso eta aztertzen ere jardun dut, tartean, Beasain, Zarautz eta Zumaia. Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren arduradunetako bat naiz.
 
11:05-11:35 Atsedenaldia.
 
11:30-12:15 Albaola eta San Juan baleontziaren eraikuntza. Mikel Leoz. (Albaola)
Albaola Itsas Kultur Faktorian ondare balioa duten ontziak eraikitzen dira. Albaolak lortu du itsas ondarea eta kultura publiko orokorrari gerturatzea eta arrakastaz gainera. 60.000 baino bisitari gehiago dauzka urtero; UNESCOren babesa, EGURTEK saria, Turismo Sostengagarriari saria eta abar luze bat.
 
12:20-13:00 Ubera liburutegia: prozesu parte-hartzaileak liburutegian. Marga Anzuela (Donibaneko Liburutegia)
Bibliotekonomia eta Dokumentazioa ikasi zuen eta Pasai Donibaneko Ubera liburutegiaren liburuzaina da. Liburutegi ezberdinetan lan egin du eta 2006tik Donibaneko liburutegian. Herriarekin batera Ubera liburutegiaren bultzatzailea "Liburtegia eraldatu, komunitatea sortzen" lelopean.
 
13:05-13:45 Gordegia, bilduma herrikoi baten hastapenak. Arkaitz Artola Arnaiz (Gordegia)
Ikusentzunezko teknikaria. Egun Fokuko (Argazki press) editore eta artxiboko arduraduna bideo alorrean eta Gordegia Egiako artxibategi grafikoko kidea (Donostia).
 
13:50-14:30  Mahai Ingurua: Tokiko bildumak elkarlanean egiterik? 
Moderatzailea: Fernando Juárez (ALDEE)

¿Quieres ser socio? Tiene grandes ventajas

Date de alta

  • Defiende tus intereses
  • Participa en las actividades
  • Descuentos en la inscripción a cursos
  • Recibe ofertas de empleo
  • Participa en los grupos de trabajo
  • Información profesional actualizada

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics

Cookies para compartir en redes sociales

Usamos algunos complementos para compartir en redes sociales, para permitirle compartir ciertas páginas de nuestro sitio web en las redes sociales. Estos complementos colocan cookies para que pueda ver correctamente cuántas veces se ha compartido una página.