Zuzenean edukira joan

"Ez dugu nahi liburutegira joatea kanpoan dauden dinamikak betikotzen jarraitzera"

Mota
Argitalpenak
Data
2025 Azaroa 10

ARGIA aldizkariak Lucas Ramada Prieto elkarrizketatu du, fikzio digitalean aditua eta Bartzelonako Diputazioko Liburutegi Zerbitzuak sortutako "Ficció en Joc" egitasmoa gidatu duen dibulgatzailea. ALDEEk gonbidatuta irailean Errenteriako Liburutegian izan zen "Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala" izeneko ikastaroa ematen.

Elkarrizketa honetan, Lucas Ramada adituak fikzio digitala zer den zehazteaz gain, belaunaldien arteko arrakalaz eta antipantailismoaz mintzatu da. Baina, batez ere, bitartekariek, oro har, eta bereziki liburutegiek, fikzio digitalari egin beharreko lekuaz aritu da: "Bitartekaritzarik gabe oso zaila da ezer aldatzea, kontsumo inertziek batez besteko bideojokalari mota bat eraiki dutelako. Ez dugu nahi liburutegira joatea kanpoan dauden dinamikak betikotzen jarraitzera, hautematen ditugun problematikak anplifikatzea bezala litzatekeelako. Beste era batera joka dezaten nahi dugu, baina horretarako bestelako jarrera, gaitasun edo begirada behar dira, eta industriak errotik moztu dizkigu. Horregatik da beharrezkoa bitartekaritza. Berdin dio liburutegiko apal batean arte-liburu zoragarri bat edukitzea, inork ez badaki non dagoen edo hura nola baliatu. Ba bideojokoekin berdin".

Elkarrizketa osorik irakurtzeko eta Lucas Ramadaren fizkio digitaleko obra gomendatuak ezagutzeko: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2938/lucas-ramada

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.