Zuzenean edukira joan

"Sareko liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat" jardunaldia antolatu dugu Euskadiko Liburutegi Zerbitzuarekin batera

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2022 Martxoa 16
Aitziber Alonso ilustratzailearen irudia

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda (GJH30) ekintza-plan unibertsalarekin bat eginez, bertan aipatzen diren garapenerako faktoreetako bat informazioa eskuratzea dela aintzat hartuta, Euskadiko Liburutegi Zerbitzuak, ALDEE elkartearekin elkarlanean, jardunaldi profesionala antolatu du, martxoaren 16rako Euskadiko Artxibo Historikoan: "Sareko Liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat".

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Batzar  Nagusiak (NBE) aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzailea da hau, eta giza garapena sustatzera bideratuta dago, izaera jasangarriarekin, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren eremuan.

Euskadin, erakunde publikoek ere bat egin dute Agenda Global horrekin, beren jarduera-planekin, eta, aurten, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek ere proiektu bat jarri dute abian, epe laburrera eta ertainera (2022-2024), sareko liburutegi publikoetatik Garapen Iraunkorrerako Helburuak bultzatzeko eta lankidetzan aritzeko asmoz.

GJHetan Kulturari eta liburutegiei aipamen espliziturik egiten ez zaien arren, Garapen Jasangarriko 17 helburuen definizioak berak erakusten du garapenerako faktoreetako bat informazioa eskuratzea dela.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegiak eragile aktiboak dira, informaziorako, kulturarako eta ezagutzarako sarbidea sustatzen dute eta beren komunitateak osatzen dituzten pertsonen autogarapena indartzen dute, ikasteko, sortzeko eta berritzeko espazioak eta baliabideak eskainiz.

Liburutegi-sareek aliantzak sortzen dituzte eta  informazio-baliabideetarako sarbide zuzena ziurtatzen dute. Informazioa eskuratzeko bermeak, beste ekintza batzuen artean, liburutegiek beren komunitateen beharrak asetzeko duten gaitasuna eskatzen du, eta gaitasun hori adierazten da politikarien eta  kudeatzaileen konpromisoan eta laguntzan (politika publikoak eta finantzaketa) nahiz zerbitzu publiko inklusibo eta integratzaileen alde lan egiten duten profesionalen erabakitasun eta inplikazioan.

Horregatik, “Sareko liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat” proiektuaren aurkezpen-jardunaldi honetan egokitzat jo dugu liburutegien eta haien arduradun politikoen parte-hartzea, ezinbesteko aliantza baita liburutegiek herritarrekiko interakziorako gune ireki gisa duten balioa bultzatzeko eta aitortzeko.

Hortaz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eta ALDEEk martxoaren 16an Euskadiko Artxibo Historikoan egingo den jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituzte, bertan aurkeztuko baita ”Sareko liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat” proiektua.

 

Sareko liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat

 

Eguna: martxoak 16, asteazkena

Lekua: Euskadiko Artxibo Historikoa (María Díaz Haroko Kalea, 3. Bilbo)

Ordua: 10:00-13:00

 

EGITARAUA:

 

10:00-10:15: Aurkezpena: Mikel Aizpuru (Kultura  Ondarearen zuzendaria)

10:15-10:45: Liburutegiak GJHen erronkari aurre  egiteko Alicia Sellés (FESABIDeko presidentea)

10:45-11: 00: Sareko liburutegiak GJHekin, Fernando Juarez (ALDEEko presidentea)

11:00-11:15: Atsedenaldia

11:15-13:00: Lantaldeen dinamika 2022rako  ekintzak zehazteko

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.