2022ko Ohiko Batzar Orokorrerako deia luzatzen dizuegu, aurtengoan Zuzendaritza Batzordeko kide berriak hauta daitezkeela gogoratuz. Batzarra 2022ko apirilaren 2an egingo da, larunbatarekin, Bilbon, IBAIONDOko Barrutiko Udaltegian (La Bolsa eraikinean) Pelota Kalea, 10. Batzar Orokorra goizeko 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean hasiko da.
2019an abiatu zen legegintzaldia aurten amaitu da eta, bi aste barru, apirilaren 2an, ALDEEren Zuzendaritza Batzorderako kide berriak hautatzeko aukera izango dugu.
Honenbestez, 2022ko Ohiko Batzar Orokorrerako deia luzatzen dizuegu, aurtengoan Zuzendaritza Batzordeko kide berriak hauta daitezkeela gogoratuz.
Beherago aurkituko dituzu hautagaien zerrenda eta bestelako dokumentuen estekak.
Batzarra 2022ko apirilaren 2an egingo da, larunbatarekin, Bilbon, IBAIONDOko Barrutiko Udaltegian (La Bolsa eraikinean) Pelota Kalea, 10. Batzar Orokorra goizeko 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean hasiko da.
GAI ZERRENDA:
Aurreko Batzarraren akta irakurtzea eta onartzea.
2021eko Memoria
2021eko Txosten ekonomikoa
Bazkideak: altak eta bajak
2022ko Kudeaketa plana
2022ko Aurrekontua
Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak.
Galde-eskeak