2025eko formazio eskaintza
- Mota
- Gertakariak. Kurtsoak
- Data
- 2024 Abendua 19
ALDEEk urtea hasi aurretik bere formazio eskaintzaren menu osoa eskaini nahi dizu, zuk zure jakinmina nola asetu ondo erabaki dezazun. Hori dela eta, 2025eko formazio eskaintza zabalaren berri eman nahi dizugu urte hau amaitu baino lehen. Hartu agenda eta hasi apuntatzen!
Jarraian ikus ditzakezu 2025erako antolatzen ari garen ikastaroak. Oraingoz, urtarrileko ikastarorako izen-ematea da zabalik dagoen bakarra, baina pixkanaka joango gara besteak ere zabaltzen.
Bazkide bazara, uneoro informazio eguneratua jasotzen joango zara email bidez, eta webgunean ere ikusi ahal izango duzu informazio eguneratua.
2025EKO IKASTARO AGENDA:
- Urtarrilak 27 - otsailak 23: Gestión de la Colección Local en Bibliotecas y otros Centros de Información | Gazteleraz | 20 ordu | Irakaslea: Francisco Javier García Gómez | ONLINE | Izen-ematea zabalik.
- Martxoak 14: Katalogazio analitikoa | Euskaraz | 5 ordu | Irakaslea: Oihane Oliveri Korta | Non: Donostian
- Martxoak 26-28: Propiedad intelectual en Archivos, Bibliotecas y Centros de documentación: sentido común y buenas prácticas | Gazteleraz | 15 ordu | Irakaslea: Ciro Llueca Fonollosa | Non: Bilbon
- Maiatzak 23-24: Jolasa Liburutegian I. Pensamiento lúdico, juego y gamificación en bibliotecas | Gazteleraz | 12 ordu | Irakaslea: Ana Ordas Garcia | Non: Donostian
- Ekainak 11-13: Bildumaren kudeaketa: Criterios de formación de la colección y expurgo en bibliotecas | Gazteleraz | 15 ordu | Irakaslea: Lluis Agusti Ruiz | Non: Bilbon
- Irailak 25-27: Jolasa Liburutegian II. Jugar importa: Ficción digital infantil y juvenil y mediación cultural | Gazteleraz | 12 ordu | Irakaslea: Lucas Ramada Prieto | Non: Errenterian
- Irailak 29 - urriak 23: Gestión de la Colección Local en Bibliotecas y otros Centros de Información | Gazteleraz | 20 ordu | Irakaslea: Francisco Javier García Gómez | ONLINE
- Azaroak 6-7 : Jolasa Liburutegian III. Jugando libros | Gazteleraz | 8 ordu | Irakaslea: Elena Rodriguez Laborra | Non: Bilbon
- Abenduak 1: Biblioteca Escolar y Biblioteca Pública: un binomio por explorar | Gazteleraz | 6 ordu | Irakaslea: Dolors Madeo Ger | Non: Donostian
Ikastaro horiez gain, hainbat jardunaldi ere ari gara antolatzen 2025erako:
- Urtarrilak 31: Fundamentos y experiencia de Inteligencia Artificial en los archivos | Gazteleraz | 6,5 ordu | Non: Vitoria-Gasteizen
- Ekainak 4-6: JEID, Jornadas Españolas de Información y Documentación | FESABIDekin elkarlanean | Gazteleraz | Non: Vitoria-Gasteizen