Zuzenean edukira joan

30. urte zurekin!

Mota
ALDEE. Bazkideak
Data
2020 Urria 30
Aldee 30 urte

Aurten zurekin ospatu nahi dugu, eta egoerak orain arte bezala ospatzeko trabak jarri dizkigun arren, distantziak distantzia, baditugu elkarrekin ospatzeko baliabideak. Bideo bat eta argazki-mural eder bat prestatu nahi genituzke, zuek, 30 urteko bidaia hau posible egin duzuenok, protagonista izan zaitezten.

2020a urte berezia da ALDEErentzat: gure Elkarteak 30 urte bete ditu. Zoritxarrez, guztiontzat, urte ahaztezina izango da: COVID-19a gure bizitzen parte da orain, 2020ko martxoa dugu aldaketaren mugarri, eta ondorioak pairatzen ari gara. 

Pandemiak gure egunerokotasuna goitik behera aldatzen ari diren ondorio eta murrizketak ekarri ditu: maite ditugun pertsonen galera, murrizketa sozialak, lan-arazoak… Beste zailtasun batzuen artean, 30. urteurrena nahiko genukeen bezala ospatzea eragozten digu: hitzaldiak, eztabaidak, tailerrak, kafeak eta afari/bazkari bat zurekin batera, jardunaldi profesional batzuen barruan. Egin nahi genituen birtopaketek itxaron egin beharko dute.

Baina elkartu eta besarkatu ezin izateak ez du esan nahi elkar ikusi eta dibertitu ezin garenik. Gustatu al zitzaizun batzar berriaren aurkezpen-bideoa? Bada, beste bat prestatu nahi genuke, zuek, 30 urteko bidaia hau posible egin duzuenok, protagonista izan zaitezten. 

Parte hartzeko, bidal iezaguzu zure bideo bat (gogoratu, jarri mugikorra horizontalean), eta bertan hitz egin ALDEEri buruz: zergatik elkartu zinen, zer ekarpen egiten dizun… Beldur eszenikoa duzun horietakoa bazara, ALDEE30en logoarekin ateratzen zaren argazki bat bidal diezagukezu.

Bidal iezaguzu zure ekarpena idazkaritza@aldee.eus helbidera 2020ko azaroaren 6a baino lehen, gai honekin: zorionak ALDEE

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.