Zuzenean edukira joan

ALDEEk lan-taldea eratu nahi du Euskadiko Liburutegien Legea gauza dadin bermatzeko

Mota
Legeria
Data
2021 Martxoa 7

Legea argitaratu zenetik ia 14 urte igaro diren arren, legeak aipatzen duen erregelamendurik gabe jarraitzen dugu. Horrek eragotzi egiten du lege-oinarri bat izatea liburutegi-sareko langileak kategoria jakin batean kokatzea eskatzeko orduan. ALDEEk uste du prozesu hau bizkortzeko modu bakarra araudiaren zirriborroa idaztea eta Kontseiluari modu formalean aurkeztea dela. Horretarako lan-talde bat eratzea proposatzen du.

Euskadiko Liburutegien Legearen 24. artikuluak honako hau dio: 
 
24. artikulua.– Euskadiko irakurketa publikoko sareko langileak.

  1. Euskadiko irakurketa publikoko sareko liburutegiek langile egokiak izango dituzte, hau da, nork bere eginkizunak betetzeko behar duen prestakuntza eta maila teknikoa izango du, betiere irakurketa publikoaren maparen arabera.
  2. Sareko liburutegietako langile teknikoen lanbide-baldintzak erregelamendu bidez zehaztuko dira.

 
Hala ere, legea argitaratu zenetik ia 14 urte igaro direnean, legeak aipatzen duen erregelamendurik gabe jarraitzen dugu. Horrek eragotzi egiten du lege-oinarri bat izatea liburutegi-sareko langileak kategoria jakin batean kokatzea eskatzeko orduan. Liburutegietako profesionalentzako kategoriei eta funtzioei buruzko ALDEEren dokumentuan* pertsona bakarreko liburutegi guztiek A kategoriako liburuzain bat izatea gomendatzen bada ere, errealitatea oso bestelakoa da. Kasu gehienetan C1 kategorian daude. Horrez gain, beren ardurapeko langileekin zuzendari-lanak egiten dituzten beste kide batzuk daude, eta abar. Gainera, azkenaldian zenbait kasutan lankideak C2 kategoriara jaitsi dituzte, peoi kategoriara. 
 
Araudiak, gainera, eska daitezkeen gutxieneko prestakuntza edo esperientzia eta antzeko gaiak hartuko lituzke bere baitan, eta langileen baldintzak normalizatzea ahalbidetuko luke, plazen titulartasuna udalek dutela kontuan hartuta. Gai hori mugitzen hasteko asmoz, urrats garrantzitsu bat eman zen iaz: Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea berriz martxan jartzea, zeinak, besteak beste, langileen erregelamendua onartzea bere arduren artean izango lukeen. Kontseilua iaz bildu zen, baina bere ibilbidea nahiko motela da eta fronte asko ditu uneotan irekita.  
 
Horregatik, ALDEEk uste du prozesu hau bizkortzeko modu bakarra araudiaren zirriborroa idaztea eta Kontseiluari modu formalean aurkeztea dela. 
 
ALDEEn zeregin asko ditugu esku artean eta laguntza behar dugu gai honi aurre egiteko. Hori dela eta, egokiena lan-talde bat sortzea dela uste dugu. Animatuko zinateke bertan parte hartzera? Hala bada, edo prest dagoen norbait ezagutzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan idazkaritza@aldee.eus helbidearen bidez. 
 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.