Kulturklik, euskal kulturaren gune interaktiboan, ALDEEri egindako elkarrizketa argitaratu dute. Luze eta zabal jardun dugu elkartearen ibilbideaz eta aurrera begira ditugun erronkez.
Kulturklik-pro euskal kulturaren gune interaktiboak Bestelakoak atalean badu Bereziak izeneko gune bat. Bertan kulturgintzan dihardugun hainbat elkarte eta erakunderi buruzko edo kultur-ekimenen inguruko informazioa argitaratzen dute hilean behin. Oraingoan, ALDEEri egindako elkarrizketa argitaratu dute.
Elkartearen helburuak, sektoreak bizi duen eraldaketa, profesionalek izaten dituzten zailtasunak, elkarteak egindako ekarpenak sektoreari, aurrera begira ditugun erronkak... hori guztia eta gehiago irakurri ahal izango duzu elkarrizketa horretan.