Zuzenean edukira joan

Alternatibak nahi ditugu

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2025 Otsaila 28

Online ikastaro honen bidez fedibertsoa ezagutzeko parada izan genuen eta eskaintzen dituen aukeretara hurbiltzekoa.

Gure erakundeetan komunikazio digitalak garrantzi handia du. Neurri batean edo bestean, sare sozial batzuetan edo besteetan, gehien-gehienok erabiltzen dugu gure lanean, informazioa zabaltzeko eta publiko zabalarengana heltzeko. Baina horretarako erabiltzen ditugun sare sozial eta plataforma gehienak, ezagunenak, zabalduenak eta handienak, pertsona gutxi batzuen jabetzakoak dira eta horrek arazoak sortzen ditu: gardentasun falta, erabiltzeko baldintzen gaineko kontrol eza, etab.

Egoera horren aurrean badago alternatibarik: fedibertsoa, sare sozial deszentralizatuak sortzea ahalbidetzen duen sistema eta Mastodon, fedibertso horretan ezagunena den sare soziala. Marta G. Franco Las redes son nuestras. Una historia popular de internet y un mapa para volver a habitarla (Consonni, 2024) liburuaren egilea da, aditua, beraz, komunikazio digitala beste eredu bati jarraituz bideratzeko irekitako bideetan.

Online ikastaro honen bidez fedibertsoa ezagutzeko parada izan genuen eta eskaintzen dituen aukeretara hurbiltzekoa. Fedibertsoaren filosofia zertan datzan eta darabilen eredua zein den ezagutzeko aukera izan genuen: software librean oinarritutakoa eta AcitivityPub bidez konektatuak dauden zerbitzari ezberdinetan deszentralizatua. Fedibertsoan Mastodon da sare sozial ezagunena eta ikastaroan kontu bat nola ireki, kontaktuak nola inportatu, jendea nola aurkitu azaldu zitzaigun. Momentu oro, irakasleak aukera eman zigun parte hartzeko eta gure arteko elkar trukerako.

Azkenik, azpimarratzekoa da ikastaro hau AMAD Galicia, ByD Canarias eta ALDEEk elkarrekin antolatu zutela. Horrek aukera eman zigun komunitate zabalago batekin batera ikastekoa eta beraiekin ezagutza partekatzeko. Elkarrekin gehiago ahal dugu eta indar gehiago dugu. Horregatik da hain garrantzitsua elkarte profesionalen arteko harremana eta lankidetza. Lankidetza horren emaitzetako bat elkarrekin antolatutako formazioa da eta horren adierazle ikastaro hau.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.