Zuzenean edukira joan

'Antolatzearen diziplina' liburuaren aurkezpena

Mota
Argitalpenak
Data
2021 Azaroa 20

Liburua azaroaren 20an aurkeztuko da, goizeko 10:00etan hasita San Telmo Museoan egingo den ALDEEren 30. urtemuga ekitaldian. Bertan, izango da Tomás Saorín, Murtziako Unibertsitateko Komunikazio eta Dokumentazio fakultateko irakaslea eta Dokumentazioan doktorea.

Ezagutza antolatzeko eta informazio digitala ustiatzeko joera-aldaketa azkarren aurrean, atzean ez gelditzeko erreferentzia-eskuliburua da Robert J. Glushkoren lana: The discipline of organizing, Hemendik aurrera, Antolatzearen diziplina tituluarekin ezagun egingo dena gure artean ALDEEk, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteak, argitaratu berri baitu euskarazko itzulpena.

Paperean eta online

The discipline of organizing O'Reilly Media Inc. argitaletxeak argitaratua eta CC-BY-NC lizentziapean banatua izan da, eta, dagoeneko, Espainiako hainbat unibertsitatek eta FESABIDek (Federación Española de Sociedades de Archivística, Biblioteconomía, Documentación y Museística) itzuli eta digitalki argitaratu dituzte liburuaren hiru kapitulu gaztelaniaz, Organización y descripción de recursos de información digital tituluarekin.

ALDEEk, ordea, informazio kudeatzaileen esparruetan gaiak duen garrantzia ikusita, paperean eta euskaraz argitaratu ditu liburuaren hiru atal horiek eta lan oso-osoa, berriz, formatu digitalean. (Eskuragarri izango da HTML, ePUB eta PDF formatuetan datozen egunetan, www.aldee.eus web gunean).

 

Liburuaren aurkezpena

Liburua azaroaren 20an aurkeztuko da, goizeko 10:00etan hasita San Telmo Museoan egingo den ALDEEren 30. urtemuga ekitaldian. Bertan, izango da Tomás Saorín, Murtziako Unibertsitateko Komunikazio eta Dokumentazio fakultateko irakaslea eta Dokumentazioan doktorea. Hain zuzen, bera izan da informazioaren kudeaketarako erreferentziazko esku-liburu bihurtu den The discipline of organizing liburuaren gaztelaniazko itzulpena irekian argitaratzearen aldeko bultzatzaile nagusia. Fernando Juarez izango du solaskide, Muskizko liburuzaina, ALDEEko presidentea eta liburu honen euskarazko itzulpenaren erantzule nagusia Eva Alberdirekin batera.

 

*Oharra: liburua ez da salgai jarriko baina ALDEEko bazkideek dohainik eskuratu ahal izango dute.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.