Urtero bezala, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotzaren urtemugarekin bat eginez.
1967tik IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du apirilaren 2an, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotzaren urtemugan. Ordutik, urtero, IBBYren sail nazional batek babesten du eguna, gai bat aukeratzen du eta herrialdeko idazle bat gonbidatzen du munduko haurrentzat mezu bat idaztera eta ilustratzaile bat kartel bat diseinatzera.
Aurtengo irudia eta mezua Japoniako IBBYren sailak sortu ditu: Eiko Kadono idazleak idatzi du poema formatuan emandako mezua eta Nana Furiya ilustrazioak. Eiko Kadonok (Tokio, 1935) 250 liburu inguru plazaratu ditu eta Hans Christian Andersen saria jaso zuen 2018an. Nana Furiyak, bere aldetik, Urrezko Luma irabazi zuen Belgradeko Nazioarteko Biurtekoan 1999an.
Nazioarteo Haur Liburuaren Erakunde IBBYk diptikoa zabaldu du eta Galtzagorri elkarteak, testuak euskarara ekarri ditu gurean zabaltzeko. Egunotan udal liburutegi gehienetan ikusi ahal izango dira eta hainbat jarduera izango dira.