1967tik IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du apirilaren 2an, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotzaren urtemugan. Aurten IBBYren sail holandarrari dagokio Rian Viserren mezua eta Janneke Ipenburgen kartela zabaltzea.
Rian Viserren poema eder honekin zabalduko da 2025eko Haur Liburuaren Nazioarteko Eguneko mezua. Irudia, berriz, Janneke Ipenburg ilustratzailearena da. Olerkia Alle wensen van de wereld (Munduko desio guztiak) poesia-bildumakoa da.
Ohi bezala, Nazioarteko Haur Liburuaren Erakundea den IBBYk diptikoa zabaldu du eta Galtzagorri elkarteak, testuak euskarara ekarri ditu Iñaki Mendigurenen eskutik gurean zabaltzeko. Egunotan udal liburutegi gehienetan ikusi ahal izango dira hitzok eta irudiok, eta hainbat jarduera izango dira urtero bezala.