Zuzenean edukira joan

Artxibo pribatuen kudeaketa eta zabalkundea XXI. mendean

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2024 Ekaina 10

Sancho el Sabio Vital Fundazioak, Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroak, jardunaldi profesional bat antolatu zuen ekainaren 7an, artxibo pribatuen kudeaketari eta zabalkundeari buruz. Jardunaldi hori izan zen Euskal Liburutegi gisa sortu zeneko 60. urteurrenaren inguruko jardueren artean lehena.

Jardunaldia Artxiboen Nazioarteko Egunaren harira ere egin zen, goiburu honekin: "Artxibo pribatuen zeregina informazioaren kudeaketaren erronka berrien aurrean". Sancho el Sabio Vital Fundazioak ez ezik, Euskadiko (ALDEE), Kantabriako (ANABAD) eta Gaztela eta Leongo (ACAL) liburuzain eta artxibozainen elkarte profesionalek ere sustatu zuten.

Andoni Artola UPV/EHUko Historia Modernoko irakasle eta Eusko Jaurlaritzako Gizarteak, Prozesuak, Kulturak (VIII-XVIII. mendeak) ikerketa taldeko kidearen hasierako hitzaldiarekin hasi zen programa, artxiboetako ikerketaren ikuspegitik.

Bestalde, gonbidatutako artxiboen aurkezpenak bi bloketan antolatu ziren: banku-artxiboak eta artxibo pribatu familiarrak eta pertsonalak. Lehenengoan, Sancho el Sabio Fundazioak Euskal Kutxen artxibo dokumentala eta fototeka aurkeztu zituen, banku-artxiboetako beste hizlari batzuekin batera, hala nola, Espainiako Bankuaren Artxibo Historiko eta Orokorra, edo Gaztela eta Leongo Gizarte Ekintza Fundazioaren Fundos Artxibo Historikoa.

Bigarren blokean, erreferentziazko artxibo pribatuak babesteko eta zabaltzeko ereduak aurkeztu ziren, hala nola, Simón Ruiz Artxiboa, UNESCOk Munduko Memoriaren Erregistroan inskribatua, edo Universidad de Cantabria-RECREA proiektua, memoria enpresa-artxiboen eta artxibo pertsonalen bidez berreskuratzeko.

Jardunaldia amaitzeko, Euskadiko Artxibo Historikoko zuzendari ohi Borja Aguinagaldek, artxibo pribatuetan aditua denak, mahai-inguru bat egin zuen, artxibo pribatuetan dauden dokumentu bakarrak eskuratzeko eta zabaltzeko erronkak eztabaidatzeko. Dokumentu horiek kontsultatzea ezinbestekoa da Historia ikertu eta aztertzeko.

Mahi-ingurua ikusgai duzue Fundazioaren YouTube kanalean: https://youtu.be/X3pRTTM4PNI?si=YjqPZ_9xPZoeroeS

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.