Zuzenean edukira joan

Artxiboen I. Kongresu Nazioanalaren kronika

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2024 Urria 25

Kongresuan izan zen gai eta hitzaldi-aniztasun guztitik hitzaldi bat azpimarratu digu Klara Gorosabel bazkideak: Kanarietako Gobernutik proposatutako “Sin metadatos y algoritmos no hay archivos digitales: retos y logros en el proyecto piloto de digitalización garantizada y modalidad sustitutiva del Archivo General de la Administración Pública de la Comunidad de Canarías”.

Urriaren 23tik 25era Artxiboen 1. Kongresu Nazionala ospatu zen Iruñeko Baluarte Jauregian. Ekitaldiak interes handia piztu zuen hasieratik; horrenbeste ezen nire inguruan dauden hainbat artxibozainek izena ematerako jada agortuak baitzegoen partaide edukiera. Profesionalok gure eguneroko gai eta erronkak elkar banatzeko dugun gogoaren isla da, zalantzarik gabe. Gure lanpostuetan maiz gutxiengoa izaten gara eta askotan beste jakintza mundutatik datozen lankideekin komunikatzerakoan arazo berberak izaten ditugu. Profesionalen elkargunea bihurtu zen Iruñea.

Lau ildo nagusi jarraituta diseinatu zen kongresuaren egitaraua: eleaniztasuna, herritarren parte-hartzea, berrikuntza eta kooperazioa. Gai heterogeneo horiei hainbat ikuspuntu, proiektu eta erpin asko atera zitzaizkion; oso dibertsoa izan zen. Lehen aurkezpena beteta zegoen areto handian hasi bagenuen ere, hortik aurrera hitzaldi paraleloak eskaini ziren hiru aretotan. Aniztasun horretatik, baina, hitzaldi bat azpimarratu nahiko nuke: Kanarietako Gobernutik proposatutako Sin metadatos y algoritmos no hay archivos digitales: retos y logros en el proyecto piloto de digitalización garantizada y modalidad sustitutiva del Archivo General de la Administración Pública de la Comunidad de Canarías.

Gogoz nengoen programan izenburua irakurri nuenetik, eta asteak pasa arren, oraindik buruan ditut bertan plazaratutako ideia batzuk. Ondorengo lerroak hauek azken horiek zuekin partekatzeko erabili nahiko nituzke.

“Kanariar Irletako ondare dokumentala suntsitzen ari gara” izan zen areto horretan entzun zen esaldietako bat, publikoak harriduraz eta irribarre jostalari batekin erantzun ziona. Hitz gutxitan laburbiltzeko, Kanarietako Artxibo Orokorra dokumenturik gabe jaio zen, eta bulego artxiboetatik transferitu behar ziren dokumentuak ez ziren garaiz eta forman heldu. Horren ondorioz bulegoetan dokumentazio metaketa handia gertatu zen, egoera oraindik eta gehiago zailduz. Emandako erantzuna: kontserbazio iraunkorreko serieak baloratu eta aztertuko ditugu, eta euskarri digitalean original anizkoitz izaera edukitzeko testuinguru teknikoa sortuko dugu. Lan erraldoi horren ondoren, bulegoetako kontserbazio iraunkorreko dokumentazioa digitalizatu eta sortutako sistemara bidali. Modu horretan, uneoro erabilgarri, irisgarri, benetako eta oso ezaugarriak dituen kopia zehatza izaki euskarri fisikodun dokumentua xahutu daiteke. Transferentzia prozesua erraztu eta azkartuz.

Proposamen ausart honen B aldea, nire iritziz, iraungarritasunean dago. Duela ez horrenbeste, hodeiek edukiera mugagabea zutenaren ideia zabaldu zen. Izaera kasik immateriala zutela. Denborarekin asko jabetu gara, ordea, memoria hori fisikoa dela eta ingurumenean eragina duela. Ondorioz, hemendik 100 urtetara ziurrago ikusten dut paper euskarriaren gainean sortutako dokumentu baten iraungarritasuna testuinguru digitalean sortutako bat baino, nahiz XV. mendeko pergamino euskarri baten narritadura handiagoa jasan. Uste dut, halaber, pauso sendoak eman behar direla administrazio elektronikorantz, baina trantsizio une honetan dokumentuen balorazioa kontutan izateari berebiziko garrantzia ematen diot. Ez da gauza bera ziurtagiri bat edo bilkura akta bat; beraz, ondorioz beren irauteak ez du balio berbera.

Mahai gainera ekarri ditugun gai horien inguruan pentsatzea oso garrantzitsua deritzot, adostutako irizpide bidez jardutea hobe delako ausaz aritzea baino. Horregatik Kongresura joan nahi baina ezin izan zenutenei, hausnartzera gonbidatzen zaituztet, zuen esperientziak plazaratu eta ikuspuntuak adierazteko. Askotan lan bakartia da gurea, baina ez gaude bakarrik, asko gara eta ekarpenak egin nahi ditugu.

 

Klara Gorosabel Zaldibia

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.