Zer edo zer egin behar duzu Apirilaren 2an eguerdi partean? Gurekin hitz egin nahi? Kontuan hartuta Bilboko 7 Kaleetan egongo garela... Zatoz gurekin bazkaltzera! Ohitura onak berreskuratuz, 2022ko Ohiko Batzar Orokorraren ostean bazkaria egingo dugu.
2022ko Ohiko Batzar Orokorra apirilaren 2an egingo da Bilbon, La Bolsa eraikinean (Pelota Kalea, 10); goizeko 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean.
Batzarraren ostean, ohitura onak berreskuratuz, bazkaria egingo dugu eta bazkide guztiei luzatu nahi dizuegu gonbidapena. La Bolsa eraikinetik gertu dagoen Harrobia jatetxean izango da. Bazkarian geratzekoa bazara, eman izena martxoaren 28a baino lehen aldee@aldee.eus helbidera idatziz edo 605715007 telefonora deituz.