Zuzenean edukira joan

Covid-19 | 36/2020 Dekretuaren 11. puntuari helduko diogu

Mota
Beste
Data
2020 Urria 27

Liburutegien kasuan, dekretuaren 11. puntuari helduko diogu datozen 15 egunetan zehar. Mugatze horiek luzatuz gero, aurreko konfinduan osatu genuen protokoloa egokituko dugu.

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak honakoa eman du aditzera:

36/2020 DEKRETUA, 2020ko urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko.

Liburutegien kasuan, dekretuaren 11. puntuari helduko diogu datozen 15 egunetan zehar.

11.– Museoak, erakusketa-aretoak, monumentuak eta bestelako kultura-ekipamenduak.

11.1.– Taldeen bisitak gehienez 6 pertsonakoak izango dira, monitorea edo gida barne, eta instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan.

11.2.– Areto edo espazio bakoitzean baimendutako edukieraren % 50eko gehienekoarekin egin ahal izango dira jarduerak (gehienez ere 400 pertsona onartuko dira).
 
Oharra: 11.2. puntuarekin bat eginez, jarduerak egin ahal izango dira –ipuin kontalariak, literatura solasaldiak, etab.–, betiere, % 50eko gehienezko edukiera, segurtasun distantzia eta maskararen erabilera ziurtatzen badira.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.