2025eko Liburuaren Egunaren leloak, "Desinformazioaren aurka: liburutegiak", desinformazioaren aurkako borrokan liburutegi tipologia guztiek (publikoak, eskolakoak, unibertsitatekoak, espezializatuak eta nazionalak/erregionalak) duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi du.
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak, Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, 2025eko urriaren 24an Liburutegien Eguna ospatzeko deia egiten du ohi bezala. Aurtengoan "Desinformazioaren aurka: liburutegiak" lelopean.
Liburutegiek desinformazioari aurre egiten diote, ez bakarrik beren baliabideen bidez, hala nola liburu eta prentsa bildumen edo datu baseen bidez, baita teknologia berrien erabilera egokiaren bidez ere. Eta, beste ezeren gainetik, liburutegiak desinformazioaren aurkako euste-dikea dira, liburutegiko langileei esker. Langile horiek edukien kuradore gisa lan egiten dute, eta erabiltzaileei informazioa iturri fidagarri eta egiaztatuen bidez bilatzen laguntzen diete.
Egun horren harira antolatu diren hainbat ekimen eta kartela (Estatuko hizkuntza ofizialetan) eskuragarri dago Espainiko Kultura Ministerioaren webgunean.