Zuzenean edukira joan

en Vitoria-Gasteiz, donde hacen la ley...

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2022 Urria 14

Potato talde arabar mitikoaren kantuak dioen bezala, azaroaren 18an Gasteizen, legeak egiten diren lekuan bertan, elkartuko gara Euskadiko Liburutegiei buruzko Legearen urtemugaren harira, hain zuzen, lege horrek urriaren 26an, hamabost urte beteko dituela gogoratzeko.


ALDEEn ez dugu urtemugak eskaintzen digun aukera eder hau galdu nahi izan gaiari behar bezala heltzeko. Hori dela eta, iragan ekainean, Euskadiko Liburutegiei buruzko Legearen gauzatzea berraktibatzeko dagoen premia azpimarratzeko Legebiltzarrean izan genuen agerraldi publikoa. Haren ostean, iragarri genuen udazkenean liburutegien legea ardatz izango zuen jardunaldia antolatzen hasiak ginela eta, dagoeneko, prest dugu guztia. Hori dela eta, pozik kontatu nahi dizugu honakoa:

Legebiltzarrera itzuliko gara

Datorren azaroaren 18an Eusko Legebiltzarrera, itzuliko gara, baina oraingoan Tomas Moro aretoan egingo dugun jardunaldi berezi batekin: Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte: geroa irudikatzen. Hortaz, Gasteizen ospatuko dugu legearen urtemuga, goizeko 10:00etan hasiko den jardunaldiarekin.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak emango dio hasiera.

Imanol Zubero soziologian doktore eta UPV/EHUko irakasle tituludunaren esku utzi dugu hasierako hitzaldia. Liburutegiek gure gizartean izan dezaketen lekuari buruz hausnartuko du (eta, ziur gaude, gogoeta egingo duela); ondoren, Oscar Arroyo FESABID txostenaren egile eta Gaztela-Mantxako Komunitateen Batzarreko Kultura eta Kirol Sailburuordetzako liburu, artxibo eta liburutegien zerbitzuburuarekin hitz egingo dugu, egungo liburutegiak sostengatu eta finkatuko dituen lege-esparru baten egoerari eta premiari buruz.

Legebiltzarreko kideekin eta FESABIDeko ordezkariekin partekatuko dugun kafearen ondoren, mahai-inguru batekin amaituko dugu jardunaldia, eta Eusko Legebiltzarrean ordezkatzen gaituzten legebiltzarkideen iritziak entzungo ditugu.

Urtemuga hau giltzarri bihurtu nahi dugu gure lanbideak orainarekin batera etorkizunerantz aurrera egin dezan lege eta araudien babesean. Hori dela eta, zu ere bertan izatea nahiko genuke. Gonbidatuta zaude!

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.