"Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian" goiburuarekin egin ziren jardunaldiok iragan ekainaren 29an Eibarren, ASNABI eta Bilketa erakundearekin elkarlanean, UEUren Udako Ikastaroen barruan. Bertan parte hartu zuten hizlari gehienen hitaldiak eskuragarri daude orain UEUren web gunean.
Aurtengo Jardunaldiaren helburua Euskal Herrian digitalizazioaren ondorioz garatu diren baliabide eta proiektuak ezagutzera ematea izan zen.
UEUren web gunean eskuragarri dauden hitzaldiak honakoak dira:
- Bilketa.eus ataria 2022an: katalogo digitaletik liburutegi numerikora
Marie-Andrée Ouret, Informazio eta Dokumentazioan masterra. Media numerikoetan masterra. Bilketa euskal funtsen programaren arduraduna, Baionako Mediatekan. Peio Jorajuria, Bilketa atariko webmasterra.
- Liburutegi Digitala Nafarroako Liburutegi Publikoen sisteman
Martin Jesus Saragueta, Filosofian (Logika eta Ezagutzaren Teoria) Lizentziatua, Nafarroako Liburutegien Zerbitzuko Zerbitzu Digitalen Bulegoko arduraduna, ASNABIko kidea.
- Sarbide irekiko biltegiak: aukera bat
Jone Arroitajauregi, Bibliotekonomia eta Dokumentazioan Diplomatua, Biblioteka Teknikaria, Mondragon Unibertsitatea, Goi Eskola Politeknikoa, eBiltegia, sarbide irekiko biltegi instituzionalaren arduraduna.
- ADDI, EHUko erakunde gordailua
Maribel Nieto Freire, Gipuzkoako Campuseko Liburutegiko Dokumentazio Zerbitzuko arduraduna.