Zuzenean edukira joan

Euskal-frantses topaketa: liburutegiak. Frantziako liburuzainekin esperientzia arrakasta biribila izan zen.

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2013 Urria 8

Euskal-frantses topaketa: liburutegiak
Frantziako liburuzainekin esperientzia arrakasta biribila izan zen.

Bilboko Institut Français erakundea eta Champagne-Ardenne lurraldeko liburuzainen elkartea antolatzaileak izan dira. Champagne-Ardenne departamentuko, Frantziako ipar-ekialdean dagoena, liburuzain batzuk Bizkaian izan dira urriaren 5etik 8ra arte. Olivia Mercierren eskutik, eskualdeko liburuzainen elkarteko Presidentea eta Reims-eko udal liburutegiko Chargée des animations, Bizkaiko hainbat liburutegiak bisitatu dute esperientziak trukatzeko asmoz eta Euskadiko liburutegi sistema ezagutzeko.

Horretarako liburutegi desberdinetan ikustaldiak antolatu dituzte: Bilbon, Bidebarrieta udal liburutegia, Alhóndigako mediateka, Bizkaiko Foru liburutegia eta Deustuko liburutegia, eta Derion, Labayru Institutuko Ondare liburutegia.

ALDEEko batzarkieok haiekin joan ginen azken bisitara, azaltzeko Euskadiko liburutegi sistema eta Elkartearen funtziondua. Baita ere hitz egin genuen lanari eta formakuntzari buruz bai Euskal Autonomi Erkidegoan bai estatuan. Anabella Barroso, ALDEEko presidentea, Goyo Lallana, ALDEEko presidente ordea, Cristina Castillo eta Juan José Zubia, batzordekideak, Derion haiekin batu ginen eta elkarrekin bisita egin genuen. Bisita bukatu ondoren euskal liburutegi sareari buruz jardun izan genuen, azalpenak Goyo Layanak, Leioako udal liburutegiko arduraduna, prestatu zituen eta itzultzailea Juan José Zubia izan zen.

Gaur Frantziara bueltatuko dira. Merci beaucoup!
Labayru liburutegian egindako argazkiak ikusi nahi baldin badituzu, ikus ditzakezu gure Facebook-en.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.