Zuzenean edukira joan

Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2025 Uztaila 6

Aurten ere ALDEEk Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura antolatu du UEUko Udako Ikastaroen baitan, Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa lelopean.

Euskal liburutegi nazionalaren beharrak eta aukerak izan ziren hizpide Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkuran, UEUk eta ALDEEk elkarlanean antolatuta. Jardunaldia 2025eko uztailaren 3an ospatu zen Eibarko Markeskua jauregian, 9:00etatik 14:00etara, presentzialki. Izen-emate kopurua altua izan zen eta plaza guztiak bete ziren. Parte hartzera gonbidatuta zueden informazio eta dokumentazioaren arloko profesionalak ez ezik, euskalgintzako eta kultura munduko eragileak ere.

Euskal Liburutegi Nazionalaren auziari buruz zabal eta luze idatzi da baina oraindik ere gauzatzeko aukerarik ez da ikusten.. Espainiako Estatuan autonomia-erkidegoek euren liburutegi zentralak ezarri dituzten bitartean, euskararen lurraldeak oraindik ez du euskal liburutegi nazionalik, euskal kulturaren iragana eta etorkizuna modu integralean jasoko lituzkeen egiturarik. 2007an onartutako Euskadiko Liburutegien Legeak “Euskadiko Liburutegia” figura jasotzen badu ere, oraindik ez da paperean agertzen den hori errealitate bihurtu.

Bilkuran, azken hamarkadetan egindako aldarrikapen eta saio nagusiak ezagutarazi eta egungo egoera zehazten saiatu ginen, lurraldetasunaren eta erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratuz. Halaber, etorkizunera begira eman beharreko pauso posibleak eztabaidatu ziren, liburutegi, artxibo, museo eta dokumentazio-zentroek duten “espazio emozionala” ere mahai gainean jarriz.

Egitaraua 4 hitzaldiz eta mahai-inguru batez osatuta zegoen, alderdi teorikotik hasi, aldarrikapen historikotik pasa eta etorkizunera begirako aukerak jaso zirelarik.

Liburutegi nazionalen inguruko alderdi teoriak azalduz, Karmele Aguayok Liburutegi nazionalen ereduak berrikusten hitzaldia eman zuen, bilkura kokatuz eta gaiaren inguruko testuingurua emanez.

Maite Lopetegik, Euskal liburutegi nazionalaren aldarrikapen historikoa izenburu zuen hitzaldia eman zuen, azken hamarkadetan egindako aldarrikapen eta lanak bilduz.

Cristina Gareta eta Begoña Iriondok, Euskal liburutegia euskal kulturaren lekuko hitzaldian Sancho el Sabio Fundazioak euskal liburutegiaz duen ikuspegia azaldu zuten.

Azken hitzaldian, Oihane Oliverik, Etorkizunera begira zer? deituriko hitzaldian liburutegi nazionala etorkizunean gauzatzeko dauden aukeretaz aritu zen.

Bilkura bukatzeko, mahai-inguruan parte hartu zuten lurralde eta erakunde desberdinetako hainbat kidek, hala nola, Baionako Mediatekako Peio Jorajuria, Leitzako liburuzaina den Harkaitz Delgado, ARMIARMA.eus-eko Mikel Elorza eta HUHEZIko liburuzaina den Amaia Torrealday.

Partadaitza hauen ostean, galderen tartean, bertaratutakoen aldetik hainbat galdera eta hausnarketa partekatu ziren, gaiaren inguruko interesa eta garrantzia azaleratuz.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.