Zuzenean edukira joan

Fikzio digitalaren jolas-eskaintza zabala ezagutu eta jolastu dugu

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2025 Iraila 27

Lucas Ramada Prieto aditua Errenteriako Liburutegian izan da 3 eguneko formazioa ematen. Liburutegietan kalitatezko fikzio digitalak izan beharko zukeen lekuaz aritu gara eta bertatik bertara ezagutu eta probatu ditugu hainbat eta hainbat joko.

Harrigarria eta argigarria izan da Lucas Ramada Prietok eman duen ikastaroa: "Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala". 

ARGIA aldizkarian kaleratutako elkarrizketan adierazitakoa nabarmendu zen ikastaro honetan eta horrekin laburbiltzen da bertan jasotako ikasgai nagusia: "Bitartekaritzarik gabe oso zaila da ezer aldatzea, kontsumo inertziek batez besteko bideojokalari mota bat eraiki dutelako. Ez dugu nahi liburutegira joatea kanpoan dauden dinamikak betikotzen jarraitzera, hautematen ditugun problematikak anplifikatzea bezala litzatekeelako. Beste era batera joka dezaten nahi dugu, baina horretarako bestelako jarrera, gaitasun edo begirada behar dira, eta industriak errotik moztu dizkigu. Horregatik da beharrezkoa bitartekaritza. Berdin dio liburutegiko apal batean arte-liburu zoragarri bat edukitzea, inork ez badaki non dagoen edo hura nola baliatu. Ba bideojokoekin berdi".

Elkarrizketa horretan topatuko dituzue Ramadak gomendatutako hainbat jokori buruzko iruzkinak ere. 

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.